Artikuluak

Egunero 24 orduz bakartuta daukate

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Osteguna, 07 Maiatza 2015 Argitaratua: Osteguna, 07 Maiatza 2015

Sonia PoloHitzez hitz argitaratzen dugu HIRUKA Uribe Kostako Astekariak Sonia Polori egindako elkarrizketa:

(Argazkian Sonia Polo Bilboko Txupinera izan zenean)

Sonia Polo Escobes (Bilbo, 1968) Etxerateko kideak bere neba Sergio Polo presoaren egoera "larria" salatu gura du, bost hilez isolamendu-moduluan bakartuta dutelako.

Sopelako udalbatzak Sergio Polo herriko presoak “pairatzen” duen isolamendu-egoera amaitzea onartu zuen apirilaren 28an. Mozioa Etxerateko kide eta Sergioren arreba Sonia Polok aurkeztu zuen. Testuak EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen; EAJk abstentziorantz jo zuen eta PSEk zein PPk kontra bozkatu zuten.

Zer dela eta erabaki zenuen Sopelako Udalari mozioa aurkeztea?

Lehenik eta behin argitu gura dut ez dela egun batetik besterako erabakia izan. Aspaldidanik salatzen ibili gara Sergioren egoera larria dela, baina denboragaz beste maila batean borrokatu behar genuela erabaki genuen: erakundeetara jotzea funtsezkoa iruditu zitzaigun. Alde batetik, instituzioak gure eskubideen berme-emaileak ei direlako. Bestetik, sistema “demokratiko ziztrin” honetan, ez delako gauza bera kartzelako “zuzendari txit horri” kargu publiko batek azalpenak eskatzea ala senide batek egitea. Martxoan Sopelako alkateagaz harremanetan jarri ginen, eta, egoeraren larritasunaz jabetuta, berehala Sergioren egoerari buruzko kezka igorri zion kartzelako zuzendariari. Egoera luzatzen ari dela ikusita, mozioa aurkeztea erabaki genuen. Pozik gaude mozioa aurrera atera delako. Orain, udalbatzak onartu zuena bete beharko du, eta ikusi dugunaren arabera, lanari ekin diote lehen momentutik.

Zein da zehazki Sergioren egoera?

Kordobatik Algecirasera eraman zutenean, gradua aldatu zioten eta zuzenean isolamendu-moduluan bakartuta sartu zuten, hau da, bakar-bakarrik. Ordutegi bereziak jarri dizkiote beste inogaz ez elkartzeko. Patioko orduak bakarrik pasatzen ditu, euripean. Bakarrik bazkaltzen du, bakarrik dago gaixorik dagoenean eta bakar-bakarrik dago bizkarreko minak ohetik altxatzen uzten ez dionean. Bakarrik egunero 24 orduz, astelehenetik domekara, abendutik urtarrilera, urtarriletik maiatzera... Batzuetan bakarrizketak egiten ditu bere ahotsa entzuteko. Egoera jasanezin honetan bost hilabete baino gehiago daramatza Algecirasen. Zerbait larria gertatuz gero... nork lagunduko lioke? Nola jakingo genuke? Bakardadea asteko 40 minutuko bisitak eta hilabeteko 90 minutuko bisak apurtzen dute.

Eta zer dela eta mantentzen dute bakartuta? Ideiarik ere ez. Baina, egia esanda, lehenengo momentutik beragaz tematuta egon dira. Agian duintasuna garesti ordaintzen da leku horietan.

Aurretik ere muturreko egoeretan egon izan da...

Bai, bere kartzelaldia oso gogorra izaten ari da. Adibiderik latzena Galizan pairatu zuen. A Coruñako ospitalera eraman zuten bizkarreko-mina zela eta. Trasladoa eskuak atzean loturik egin behar izan zuen, eta epaitegiko ziegan guardia zibil batek jipoitu zuen, «no me mires, vasco» esaten zion bitartean. Jipoi ederra eman zion, lau polizia nazional aurrean zituela. Furgonetan ere egurtu zuten, eskuak atzean lotuta zituela, «te mato, te mato, patriota de mierda» esaten zioten bitartean. Horrez gain, aitaren hiletara ekarri ez izana edo bere alaba jaio zenean baimena ukatu izana beste adibide latz batzuk dira.

Eta horri dispertsioaren “zigorra” gehitu beharko litzaioke...

Bai, dispertsioa barrukoari eta kanpokoei ezarri diguten zigorra da. Sergio etxetik 2.200 kilometrora eraman dute, espetxe barruan ere sakabanatuz.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Metroz edo, Larrabasterratik Plentziara 40 minutu

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Igandea, 05 Apirila 2015 Argitaratua: Igandea, 05 Apirila 2015

2015eko apirilaren 2an Bizkaiko Garraio Partzuergoa Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko lanak egiten hasi da. Hori dela eta, hurrengo 18 hilabeteetan zehar Plentzia eta Larrabasterra/Sopela arteko bidea autobusez egin beharko da.

Plentziako EHBilduk bidaia zelakoa den jakin nahi izan du eta emaitza sukulakoa: 40 minutu.

{youtube}8LCWFocjF2g&feature{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Lander Unanue sopeloztarrari elkarrizketa

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Ostirala, 12 Apirila 2013 Argitaratua: Ostirala, 12 Apirila 2013

abarkatxo

 

 

Gaurko GARA egunkariak (apirilak 12) elkarrizketa luzea egin dio Lander Unanue sopeloztarrari.

Lander telekomunikazioetako goi ingeniaria da, Mondragon unibertsitateko irakaslea eta hainbat aplikazio kaleratu ditu teknologia berrien munduan sakonduz.

Hona hemen GARAk egindako elkarrizketa

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Herritarrok euren koloreekin

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Astelehena, 11 Otsaila 2013 Argitaratua: Astelehena, 11 Otsaila 2013

bizkaiko hitza

 

 

Berria egunkariko Bizkaiko Hitza gehigarriak “Herritarrok euren koloreekin” izeneko erreportajea argitaratu du azken bolada honetan Bizkaiko hainbat herritan eman diren Espainiako banderaren inposizioaz.

 

Aipatzen diren egoeren artean Sopelan gertatu zena azaltzen da, argazki pare batez lagundurik.

 

Hona hemen Bizkaiko Hitza-ren erreportajea: Herritarrok euren koloreekin 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela en el “top ten” de los municipios mas caros.

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Osteguna, 24 Urtarrila 2013 Argitaratua: Osteguna, 24 Urtarrila 2013

 

 

Según el informe elaborado por el portal inmobiliario Fotocasa, Sopela se encuentra entre los diez municipios más caros para comprar vivienda.

 

Sopela.net publicaba ayer (24 de enero) el número de parados de Sopela, y hoy en el informe de Fotocasa, nuestro pueblo aparece como el quinto municipio más caro para comprar una vivienda. Estos son dichos municipios

Donostia, con un precio de 4.608 €/m2.

Getxo, 4.001 €/m2

Sitges, 3.660 €/m2

Leioa, 3.648 €/m2

Sopela, 3.583 €/m2

Bilbao, 3.426 €/m2

Barcelona, 3.304 €/m2

Pozuelo de Alarcón, 3.256 €/m2

Sant Cugat del Vallès, 3.231 €/m2

Portugalete, 3.228 €/m2

Como se puede 5 de estos municipios son de Bizkaia, otro de Gipuzkoa, 3 de Barcelona y uno de Madrid.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu