Anti-errepresiboa

Sopela: Estatuko Gobernuaren Ordezkaritzak senideei emandako diru-laguntzen kontra agertu da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 17 Martxoa 2018 Argitaratua: Larunbata, 17 Martxoa 2018

Sopela preSOSEstatuko Gobernuaren Ordezkaritzak, berriro ere, Sopelako Udalak presoen senideei emandako diru-laguntzaren kontra agertu da forma akatsak daudela argudiatuz.

Etengabeko jazarpen politikoa

Diru laguntza hauek 2008an adostu ziren Sopelako udaletxean aurrekontuen akordio baten bidez, eta hainbat urtetan ez zen inolako arazorik sortu.

2014an, aldiz, Espainiar Estatuko Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak diru-laguntza hauen kontrajo zuen auzitegietara forma arrazoiak zirela eta “Sopelako Udalak ez omen zuen diru-laguntzak esleitzeko plan estrategikorik”. Plan hori beharrezkoa omen zen udalaren diru-laguntza guztiak esleitzeko. Forma kontu hau erabiliz, Sopelako udalak ematen zituen diru laguntza guztiak kolokan jar zitezkeen, une horretakoak zein urteetan zehar emandakoak; baina Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak bakarrik presoen senideei emandako diru-laguntzaren kontra jo zuen, helburu politikoa zela argi utziz.

2016an Sopelako Udalak, forma-akats horiek zuzenduz, diru-laguntzak arautzeko Plan Estrategikoa onartu zuen eta ondorioz, 2017ko abenduan “egoera berezian dauden familientzako laguntzak” berriro argitaratu zituen, hau da, espetxeetan zigortuak edo prebentziozko presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko gastuak diruz laguntzeko deialdia; dena dela, oraingoan, berriz ere, Estatuko Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak diru-laguntza horiek inpugnatu ditu, beste forma akatsak daudela argudiatuz…

EHBilduk gogor kritikatzen du Espainiar Estatuko Gobernuaren jarrera

EHBilduk gogor kritikatzen du Espainiar Estatuko Gobernuaren jarrera, dispertsioa ahalbideratu eta euskal presioei tratu bidegabea emateaz gain, behin eta berriz oztopatzen ari delako euskal erakundeetatik presoen senideei eskaini nahi zaien babesa. Gobernu ordezkaritzaren jarrera horrek ez dio ezertan laguntzen gatazkaren konponbideari. Beste garai bateko salbuespenezko neurriak dira eta ez dute zereginik gaur egun Euskal Herrian bizitzen ari garen egoera politiko berriari. Sopelako EH Bildu bere esku dagoen guztia egingo du gure herriko senideek beharrezko duten babesa eta laguntza jaso dezaten.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sergio Polo, Sopelako presoa, berriro epaituko dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 13 Martxoa 2018 Argitaratua: Asteartea, 13 Martxoa 2018

Sopela Sergio PoloSergio Polo, Sopelako presoa, berriro epaituko dute Madrilgo Audientzi Nazionalean hilaren 14an eta 15ean eta horretarako, une honetan, Algeciraseko kartzelatik Valdemorokora eraman dute.

Sergiori elkartasuna adierazteko Sopelatik talde bat joango da epaiketara.

Kartzelaldi luzea eta latza

Sergio 1999 atxilotu zuten, beraz 18 urte daramatza preso, eta beti Euskal Herritik oso urrun: Valdemoro eta Alkala (Madriden); Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Cordoba eta Algeciras (Andaluzian). 18 urte hauetan oso egoera latzak bizi izan ditu eta oso denboraldi luzeak izan dute isolamendu egoeran.

Sopelako udalak isolamendutik ateratzea eskatu zuen

2015ean Etxerat elkarteak eskatuta, EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen Sopelako udalean Sergiok pairatzen zuen isolamendu egoera buka zedin. Mozioaren alde, EHBiduren zazpi zinegotziek bozkatu zuten eta EAJko zazpiak abstenitu egin ziren. Aldiz, PSEko biek eta PPko bakarrak aurkako botoa eman zuten. Mozioan, Sopelako Udalak gutun bat idatzi zion Algecirasko espetxeko zuzendaritzari eta Madrilgo Espetxe Zuzendaritzari, Sergio Polori bakartze-zigorra kentzeko eskatuz.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2018ko otsaila: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 23 Otsaila 2018 Argitaratua: Ostirala, 23 Otsaila 2018

Sopela Pili

 

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe ,gaur, hilak 23, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Gaurkoan, PILI (Urko Labeaga presoaren ama) gogoan izango dugu eta bere jarrera xumea, goxoa eta sendoagatik aurresku bat eskainiko diogu 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Torturari buruzko hitzaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 14 Otsaila 2018 Argitaratua: Azteazkena, 14 Otsaila 2018

Sopela Julen Arzuaga

 

 

Ostiral honetan Julen Arzuaga, EHBilduren parlamentarioa Gasteizen, Sopelako Herriko tabernan izango da 18:30an “Minak luze dirau” goiburupean torturari buruzko solasaldian

Otsailak13 torturaren aurkako eguna

1981eko otsailaren 13an hil zuten Joxe Arregi torturapean, Espainiako Polizia Nazionalaren eskutan eta egun berezi honetan, Europatik zigorra heldu zaio Espainiari  Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideei «tratu anker eta iraingarriak» emateagatik eta horiek behar bezala ez ikertzeagatik. Julen Arzuagaren hitzaldia beraz, une esanguratsu batean antolatu da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2018ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 25 Urtarrila 2018 Argitaratua: Osteguna, 25 Urtarrila 2018

Sopela etxeraHile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 26, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Oraingo honetan hausnarketa egingo da Ibon Iparagirren egoeraz eta dispertsioak eta urrunketak dituen ondorioez. Hona hemen Etxerat Elkartearen hausnarketa hitzez hitz:

Gaixotasun larria eta sendaezina pairatzen duela, berez dagokion baldintzapeko askatasunaz abokatuek egindako eskaera Zaintzako epaileak ukatu ondoren, iragarri bezala, Ibon Iparragirre Arrasateko Aita Menni zentrora eraman dute. Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren egoera muturrekoa da, gaitzaren fase terminalean dago eta, legea aplikatuz gero, aske egon beharko luke.

Add a comment

Gehiago irakurri: 2018ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu