Anti-errepresiboa

Sopelako Udalak Sergio Polo preso sopeloztarra isolamendu modulutik ateratzea eskatu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 29 Apirila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 29 Apirila 2015

SergioSopelako Udal Osoko Bilkurak (apirilak 28) Algeciraseko Espetxeko Zuzendaritzari eta Madrilgo Espetxe Zuzendaritzari gutuna bidaltzea erabaki du Sergio Polo preso sopeloztarrari bakartze-zigorra kentzeko.

Sergiok bost hilabete daramatza isolamenduan Algecirasen, Sopelatik 1060 kilometrora: egunero eta 24 ordutan beste inorekin egon gabe, eta aurretiaz ere, askotan egon da isolamendu egoeran beste espetxe batzuetan. Bakartze sistematiko honi “tortura zuria” ere deitzen zaio, epe luzeko helburua pertsona suntsitzea delako.

Proposamena EHBilduk aurketu zuen Etxerat elkarteak eskatuta, eta talde honen aldeko zazpi botoak jaso zituen, PNV abstenitu zen, eta PSE eta PP alderdiek kontra bozkatu zuten.

Proposamenean Sergiok bizi duen egoera aipatzen da eta preso honek jasan duen etengabeko urrunketa preso daramatzat 16 urteetan kontuan hartzen da: (Valdemoro, Alcalá, Texeiro, Picassent, Cordoba, Algeciras)

Argazkia: Sergioren alde elkarrateratzea Sopelan

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan, apirilaren azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 23 Apirila 2015 Argitaratua: Osteguna, 23 Apirila 2015

Gaur, apirilak 24, azken ostiraleko konzentrazioa egingo da Sopelan eta Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Sopelan, beti bezala, hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Dispertsioari ez: ez Algortan, ez inon, ezta Sopelan ere

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 14 Apirila 2015 Argitaratua: Asteartea, 14 Apirila 2015

Algortako SAREk ondorengo bideo editatu du Algortako prensoen egoeraz eta dispertsioaz. Sopela.net-ek lagundu nahi du bideo honen ezagutzan, batetik bat egiten duelako bideoan esaten denarekin, eta bestetik agertzen den preso baten ama bat algortarra bada ere, sopeloztarra ere badelako: Urko Labeagaren ama

{youtube}QdVYQqqLPIk{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sergio Polo preso sopeloztarra Madrilerako bidean.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 04 Martxoa 2015 Argitaratua: Azteazkena, 04 Martxoa 2015

sergioSergio Polo preso sopeloztarraren lagunek jakinarazi dute Algeciraseko kartzelatik Madrilera bidali dutela. Ohikoa denez, une honetan “bidean” dago eta ez dakite noiz helduko den, dena dela, Sergiori hilaren 16an eta 17an beste epaiketa bat egingo diote oso aspaldiko kontu bat berreskuratuz.

Sergioren kartzela denbora guztia oso latza izaten ari da, hainbat presondegitan izan da,  guztiak Euskal Herritik oso urrun, eta denbora luzean isolamenduan. Sergio Poloren egoeraz.

Hau guztia dela eta, epaiketan bat egiteko Sergiorekin Sopelako lagunak Madrilera hurbiltzeko aukera aztertzen ari dira hilaren 16an.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Otsaila: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 26 Otsaila 2015 Argitaratua: Osteguna, 26 Otsaila 2015

sergio polo

 

 

Gaur, otsailaren 27an azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da Sopelako udaletxeko plazan 20:00etan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Gogoan izan Sergio Polo isolamendu moduluan daukatela bakartua.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...