Sopelak ere harria mugituko du

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 07 Urtarrila 2016

Euskal HerriraLarunbatean, urtarrilak 9, “Mugi daitezen harriak” lelopean hainbat ekitaldi izango dira Bilbo eta Baionan Euskal Presoak Euskal Herriratzeko.

Sopelako presoak

Sopelak ere badu zer mugitu une honetan lau sopeloztar daudelako preso: Olga, Txabi, Sergio eta Urko. Bosgarren bat ere aipa liteke, oraindik 3 urte bete ez duen Oier, Olga eta Txabiren semea, hirurak Aranjuezeko kartzelan daude. Sergio Algecirasen dago preso eta Urko Murcian. “Zer suposatzen duen dispertsioak sopeloztarrontzat”.

Bilboko ekitaldiak

Arenalean, 10:30ean Karparen irekiera izango da eta bertan: sokagunea, infogunea, hamaiketakoa, aisialdi-txokoa haurrentzako egongo da
12:00etatik aurrera trikitilariak, txistulariak, K-Tum-K Batukada,  Denok batera Sare Kantari eta 13:30ean Karpa itxiko da. Manifestazioa La Casillatik abiatuko da 17:00etan

Dispertsioaren mapa osoa: Hemen

Preso kopurua: Hemen

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Sopelan: "Gurekin nahi ditugulako" brindisa

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 31 Abendua 2015

brindisa

 

 

Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko brindisa egingo da Sopelan 2015. urteari agur esateko eta berriari ongi etorria emateko.


“Gurekin nahi ditugu” lelopean, bihar, abenduak 31, udaletxeko plazan 20:00 herritar guztiak daude gonbidaturik egingo den “brindisa”n parte hartzeko.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Sopelak gogoan izango ditu presoak eta iheslariak gabonetan

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 22 Abendua 2015

gabonak 2015

Urtean zehar hainbat jarduera egiten dira Sopelan euskal presoak eta iheslariak gogoan izateko eta ETXERA! ozen aldarrikatzeko.

Gabonetan ere, aldarrikapen hau begi bistakoa izan dadin ondorengo hitzorduak daude:

Olentzeroa: abenduaren 23an, asteazkena, 19:00etan udaletxeko plazan
Presoen aldeko brindisa: abenduaren 31ean, osteguna, 20:00etan udaletxeko plazan.

Gabonetan euskal presoak eta iheslariak etxera!!!

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Zer suposatzen du dispertsioak sopeloztarrontzat…

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015

Sopelako EtxeratZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko azaroaren 30ean

 

Azaroko azken ostiraleko elkarretaratzearekin batera, Sopelako Etxerat-ek herriko presoak bisitatzeko egin beharreko bidaiei buruzko txostena banatu zuen Sopelan berton dispertsioak zer suposatzen duen adieraziz. Txostena interesgarria delakoan, laburpena egin du sopela.net-ek eta artikuluan aipatzen diren kilometro, ordutegi, gastu eta gainontzeko datu guztiak zehatz-mehatz azaltzen dira Etxerat-en txostenean.

Une honetan lau sopeloztar daude preso: Olga, Txabi, Sergio eta Urko. Bosgarren bat ere aipa daiteke, oraindik 3 urte bete ez duen Oier, Olga eta Txabiren semea.

Olga eta Txabi (Aranjuezen)
Olga eta Txabi bikoteak dira eta Aranjuezeko kartzelan daude. Kartzelan ere haien semea dago Oier, eta 3 urte bete arte han izango da,  orduan bere ama eta aita utzi beharko ditu eta kartzelatik atera. Bisitak 40 minutukoak dira igandetan (17:30ean) eta ostiraletan ordu eta erdiko “vis familiarrak” dituzte.

Aranjuezera joateko aukerarik errazena norberaren autoa da. Sopelatik irten 10:00etan eta 920 kilometroko joan etorriko bidaia egin. Senideen datuen arabera bidaiaren kostua 173,9 €koa da, eta 14 orduko bidaia egin behar da 40 minutuko bisita egiteko. Autobusez ere joan daiteke, baina konbinaketa guztiak lotu ahal izateko, 30 ordu behar dira eta bidaia garestiagoa da: 197,1€. Trenez gehiago korapilatzen da bidaia: 33 orduko bidaia eta 176,75€.

Boluntarioek gidatzen duten “Mirentxin” furgonetak ez dira Aranjuezera joaten; eta hegazkinez joateko aukera garestia izateaz gain, aireportutik kartzelarako gastuak gehitu egin beharko lirateke.

Sergio (Algeciras)
Sergio Algecirasen dago preso, eta senideek eta lagunek ia 2200km egin behar dituzte asteko 40 minutuko bisita edo ordu eta erdiko “vis familiarra” izateko. Bisitak larunbatetan edo igandetan egiten dira. Algecirasera joateko aukerarik “errazena” (nolabait esateko) Etxerat elkartearen autobusa da: ostiralean Bilbotik irten 18:30ean eta  igandean, goizeko 09:00etan, Bilbora bueltatzeko. Autobusaren prezioa, gehi ohiko gastuak (jatekoak, taxia kartzelatik…) 186,5€ da; eta 40 minutuko bisita egiteko 39 orduko bidaia egin behar da.

Norberaren autoan ere joan daiteke: Sopela-Algeciras-Sopela. 12 ordu joateko eta beste 12 ordu etortzeko, guztira 2.152 kilometroak. Bidesariak, gasolina, afariak, gosariak, bazkariak eta gau bat... guztira 427,12€. Badago aukera trenez edo hegazkinez Malagaraino joateko, eta handik auto bat alokatu Algecirasera joateko. Kasu bi hauetan bidaia ikaragarri luzatzen da ez baita erraza garraio publikoen ordutegia lotzea. Trenez 61:30 ordu behar dira eta kostua garestia da oso: 476,5€. Hegazkinez prezioa oso aldakorra izan daiteke hegazkinen prezioen arabera, dena dela, lotura guztiak ondo konbinatzeko erraz gau bi eman behar da Malagan.

Urko (Murcia)
Urkoren bisitak ere 40  minutukoak dira edo ordu eta erdiko “vis familiarra”. Kasu honetan larunbatetan 18:20etan edo igandetan 10:00etan. Murciara joateko aukerarik “erosoena” “Mirentxin” furgoneta da, 15 egunean behin boluntarioek gidatzen dutena. Hauek 22:00etan Lopidanatik (Araba) ateratzen dira eta igandean 04:00ak aldera  furgonetak berriro Lopidanan uzten ditu senide eta lagunak. 40 minutuko bisita bakoitzeko  38 orduko bidaia egin behar da eta 132,50 € gastatu, kontuan hartuz Sopelatik Lopidanarainoko bidaia ere egin behar dela.

Garraio publikoaren aukera ere badago: Sopelatik Bilbora metroz, Alacanteraino autobusez, trenez Murciara eta azkenik taxiz kartzelara. Bidai hau egiteko 49 ordu behar dira eta 243,37€ 40 minutuko bisita bakoitzeko. Autoz joan daiteke: Sopela, Burgos, Madrid, Albacete, Murcia eta itzuli, joan eta etorria guztira 1.606 kilometroak dira eta gastua 329,84€.

Oraingoan ere, badago hegazkinaren aukera, eta eskaintzen arabera bidai merkeren bat lor daiteke, baina auto baten alokaera gehitu behar da.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Elkarretaratzea Sopelan

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 23 Iraila 2015

preesoak euskal herrira

IRAILAren 24an:

Datozen egunetan, Espainiar epaitegiek aztertuko dute Euskal Presoek jarritako eskaera Euskal Herrira etortzeko, hori dela eta, presoen aldarrikapenekin bat eginez elkarretaratzea izango da Sopelan, irailak 24, ostegunean arratsaldeko 19:30ean BBVAren ondoan.

IRAILAren 25ean: (azken ostirala)

Honez gain, irailaren 25ean azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da 20:00etan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Ohiko kontzentrazioa udaletxean izaten da, baina egun hauetan Kosta Fest ospatzen ari denez, plazako baranda ondoan egingo da.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault