Otsaileko azken ostirala Sopelan

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 25 Otsaila 2016

azken ostirala

 

 

Bihar, otsailak 26, azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da Sopelan herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hori dela eta, elkarrateratzea 20:00etan izango da udaletxeko plazan “KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !” lelopean

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Sopeloztarrak Aranjuezen

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 20 Otsaila 2016

aranjuezen

Gaur, hilak 20, hainbat sopeloztarrek eta Uribe Kostako lagunek elkartasunezko oihua eraman dute Aranjuezeko espetxeko harresietaraino:  “Euskal Herria abian, presoak etxera”

Eskualdeko lagunek bat egin dute euskal preso politikoak dauden Espainia eta Portugalgo espetxe guztietara egindako martxekin, gainera, sopeloztarrontzat Arajuez kartzela esanguratsua da bertan baitaude preso Olga eta Txabi herritarrak, eta haien semea Oier, oraindik 3 urte ez duena.

Osotara martxa hauetan 3.500 bat euskal herritarrek hartu dute parte eta 74 autobus antolatu dira. Horietako bost, Lorentxa Gimon dagoen Rennesko kartzelara abiatu dira Iparraldetik

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Sopelan ere, torturaren aurkako eguna

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 12 Otsaila 2016

torturarik ez

Otsailaren 13an Torturaren Aurkako Eguna da. Egun honetan, 35 urte bete dira Espainiako Poliziak egindako torturen ondorioz Joxe Arregi Carabancheleko kartzelan hil zenetik.

7 sopeloztar
Hainbat sopeloztarrek ere pairatu dute tortura, hain zuzen ere Euskal Memoria Fundazioak zazpi sopeloztarri egindako tortura kasuak ziurtzat ematen ditu.

Osotara, EAEn 3587 tortura salaketa erregistratu dira 1960-2013 bitartean.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Azken ostirala Sopelan

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Urtarrila 2016

azken ostirala

 

Gaur, hilak 29, azken ostiraleko kontzentrazioa egingo da KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE ! lelopean Sopelako udaletxeko plazan 20:00etan herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

 

Sopelako presoak

Une honetan lau sopeloztar daude preso: Olga, Txabi, Sergio eta Urko. Bosgarren bat ere aipa liteke, oraindik 3 urte bete ez duen Oier, Olga eta Txabiren semea, hirurak Aranjuezeko kartzelan daude. Sergio Algecirasen dago preso eta Urko Murcian.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Espainiako Ejertzitoa berriro ere Sopelan eta Uribe Kostan.

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 21 Urtarrila 2016

militarrak

 

Espainiako ejertzitoa berriro ere ibili zen atzo (hilak 20) Sopelatik eta Uribe Kostako hainbat herritatik: Algorta, Barrika, Gorliz… Ez da lehenengo aldia armadak "herritarron borondatearen gainetik inposizioaren erakustaldi bat egiten duela" gure herrian eta eskualdean.

Aurreko maniobrak 2014ko uztailaren 7an izan ziren eta une hartako Sopelako udal Gobernuaren taldeak (EHBildu) gaitzetsi zituen maniobra horiek, kexa helarazi zion Defentsa Ministeriora eta Jon Iñarritu Amaiurrreko diputatuak hainbat galdera erregistratu zituen Madrilgo Kongresuan gertatutakoa errefuxatuz.

Datorren astean plenoa izango da Sopelan eta EHBilduk galdetuko dio oraingo Gobernuari (PNVri) ea kexaren bat helarazi dion Defentsa Ministeriora; hori ezean, mozioa aurkeztuko du. Argazkian militarrak Sopelmarren atzo.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault