Anti-errepresiboa

Kalera Kalera ekimena Sopelara helduko da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 19 Abendua 2016 Argitaratua: Astelehena, 19 Abendua 2016

Sopela Kalera KaleraSopelan ere isla izango du Kalera Kalera ekimena. Usurbilen jarri zuten abian mobilizazio ziklo hau preso ohiek abenduaren 10ean eta urtarrilera arte luzatuko da presoen auzia jendarteratzeko eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzeko helburuekin.

Kalera Kalera Sopelan

Sopelan Gabonetako kanpainarekin lotu da ekimena, horrela:

abenduaren 23an, 18:30etatik-19:00etara Errepresaliatuen Oroimenez Mahaia izango da Udaletxeko plazan, eta bukatutakoan Amnistiaren aldeko Olentzero izango udaletxeko plazatik abiatuko da. (19:00etan).

Abenduaren 30ean azken ostirala eta brindisa izango da 20:00etan udaletxeko plazan

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Kartzelan dauden emakumeek ere indarkeria sufritzen dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 24 Azaroa 2016 Argitaratua: Osteguna, 24 Azaroa 2016

sopela emakume kartzelaBihar, azaroak 25, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Azaroaren 25a Emakumeen kontrako indarkeria eguna denez emakume presoak izango dira gogoan bereziki.

Une honetan lau sopeloztar daude preso: Txabi, Sergio, Urko eta Olga, eta bihar aipamen berezia egingo zaio Sopelan Olgari. Zortzietan da hitzordua udaletxeko plazan. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urria... azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 27 Urria 2016 Argitaratua: Osteguna, 27 Urria 2016

sopela azken ostiralaGaur, urriak 28, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan "KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!" lelopean

Aieteko adierazpenak egin zirenetik euskal preso politikoen senide eta lagunok ondorengo agiria kaleratu dute:

Hilabete honetan bost urte igaro dira Aieteko adierazpenak egin zirenetik, bidezko bake baterako abiapuntua. Bost urte gobernu espainol eta frantsesak bide horretan pausorik eman gabe. Kontrako noranzkoan igarotako bost urte: eszenatokiz aldatzea ahalbidetu ez dioten euskal gizarteari zigorra eta presioa mantenduz.

Guk, euskal preso politikoen senide eta lagunok, badakigu, eta hori pairatzen dugu. Hilabete honetan zehar, komunikabide eta elkarrizketa saioek bata bestearen atzetik deitu gaituzte, guretzat oraindik oraina den egoera baten inguruan, iragana balitz bezala hitz egiteko. Gaur ostirala da, eta gaur, duela bost urte bezala, errepidean jartzen gara berriz, deskantsuan eman beharko genituzkeen orduak bolantearen aurrean igarotzera; arriskuak hartuz, aurreko hilabeteetan bezala, gure osasuna, familia bizitza eta ekonomia milaka kilometroetan  zehar xahutuz.

Gaur, duela bort urte bezala, duela 27 urte bezala,       irakurtzen jarraitzeko sakatu GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: Urria... azken ostirala Sopelan

0
0
0
s2smodern

Azken ostirala Iraila

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 29 Iraila 2016 Argitaratua: Osteguna, 29 Iraila 2016

Etxera

 


Bihar, irailak 30, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: “Mandela protokoloa” 3 mozio 3 ezetza

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Uztaila 2016 Argitaratua: Ostirala, 29 Uztaila 2016

Sopela Mandela protokoloaMandela protokoloa: kartzelan dauden  pertsonen giza eskubideak bermatzeko

Mandela protokoloa 2015eko abenduaren 17an NBEk (Nazio Batuen Erakundea - ONU) onartutako protokoloa da kartzelan dauden pertsonen giza eskubideak finkatzeko hainbat arlotan. Bete beharrekoak ez badira ere, oinarri batzuk finkatzen dira NBEn dauden Estatu guztietan berma daitezen.

Protokolo honek bat egiten du NBEn onartutako beste batzuekin, hala nola Estabul Protokoloarekin tortura saihesteko eta Minessota Protokoloarekin epaitegi kanpoko erailketak baztertzeko.

EHBilduren proposamena

Hau dela eta, Sopelako EHBilduk proposamen bat erregistratu zuen Sopelako udalak bat egin zezan protokolo honekin euskal presoen egoera ezartzeko: gaixo dauden presoek tratu duin bat jasotzeko eskubidea, familiarekin harremana mantentzeko eskubidea, dispertsioarekin amaitzeko eta muturreko  isolamenduaren erabilera sistematikoa arbuiatzeko.

EHilduren proposamen honek aldeko zazpi boto jaso zuen (EHBilduren 6 bozkak eta Orain Sopelako bozka bakarra), baina ez zen onartua izan 9 zinegotzik kontra bozkatu zutelako: PNVko zazpiok, PSEko bat eta DB-TUko beste bat.

PSE eta DB-TUren emendakinak

EHBilduk mozioa erregistratu ondoren, PSEk eta DB-TUk emendakin bana aurkeztu zuten, eta oraingoan ere ezetza nagusitu zen kasu bietan. PSEk sartutako mozioak aldeko bozka bi bakarrik jaso zituen, PSErena eta DB-TUrena (EHBildu kontra bozkatu zuen eta PNV eta Orain Sopela abstenitu ziren). DB-TUren mozioak aldeko bozka bakarra izan zuen, berea. (EHBildu eta PSEk kontra bozkatu zuten, eta  PNV eta Orain Sopela abstenitu ziren).

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...