Anti-errepresiboa

2017ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 26 Urtarrila 2017 Argitaratua: Osteguna, 26 Urtarrila 2017

Sopela azken ostirala

 

2017ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, hilak 27, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Gaur duela 21 urte hil zan erbestean Iñaki Aurrekoetxea Zubillaga Sopelako errefuxiatua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 24 Urtarrila 2017 Argitaratua: Asteartea, 24 Urtarrila 2017

Gerra Zibilaren erbestealdia ezagutu zuen familia batean jaio zen Iñaki. Umetan, oso gustuko zituen mendia eta futbola. Athleticeko gazteen taldean entrenatzen aritu zen, eta Deustuko Arrako taldean jokatu zuen. Txiki-txikitatik, asko erakartzen zuen naturak. Helduagoa zenean ere, nahiago zuen asteburua mendian igaro, Bilbon poteatzen ibiltzea baino. Hala ere, noiz-behinka, Barrenkalen zehar gozatzen zuen, koadrilarekin. Ikasle ona izan zen, eta egindako ikasketa guztiak gainditu zituen, gutxiegi bakar batekin. Ikasketak bukatu ondoren, administrari laguntzaile gisa hasi zen lanean, altzairuen enpresa batean.

Ordurako hasia zen pintadak egiten eta manifestazioetara joaten. Manifestazioetan, beti egoten zen lehenengo ilaran, poliziari harriak botatzeko prest. hamasei urte zituela, euskara bere kabuz ikasten hasi zen. Euskaraz ondo jakitea lortu zuen, Arratiako lagun mendizaleen laguntzaz. 1979an, soldadutza Cartagenan egitea egokitu zitzaion. Baimendutako irtenaldi batean, guardia zibilek atxilotu zuten Bilbon. Kuarteleko eta epaitegiko aldi gogorra igarota, Martuteneko espetxean espetxeratu zuten. Eguberri egunean, Soriako espetxera bidali zuten. Sei hilabete geroago, fidantzapeko askatasuna eman zioten. Irten ondoren, kuartelera itzuli behar izan zen, eta etenik gabe jazarri zuten. Azkenean, Iñakik Frantziako Estatura alde egitea erabaki zuen.

 Parisen geratu zen. Han, Kattalin ezagutu zuen, bere bikotea. Handik lasterrera Baionara joan ziren biak bizitzera. Kattalinek euskara ikasi zuen, eta Iñaki irakasle aritu zen AEKn. Hori guztia, GAL agertu arte.

Iñaki beti beldurrez eta tentsioan bizi zen, eta psikologikoki erasan egin zion. 1989an, izen faltsu batekin ospitaleratu zuten, sukar iraunkor baten ondorioz. Sarkohidosi izeneko gaixotasun arraroa diagnostikatu zioten. Tratamendu gogorra jarri zioten, eta oso gaizki pasatu zuen, nahiz eta haren ahotik kexarik ez irten. Azkenik, Iñaki ospitalean hil zen, 1996ko urtarrilaren 25ean, bere etxean koman zegoela aurkitu ondoren. haren errautsak Meñakotzen -Sopelako kostaldea- eta Iratin -Nafarroako basoa- zabaldu zituzten.

Entengabe

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Trankuk hedatutako bideoa Urko Labeagaren kartzela aldaketaz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Igandea, 08 Urtarrila 2017 Argitaratua: Igandea, 08 Urtarrila 2017

Urko berriro ere gartzelaz aldatu dabe!!! Dispertsiorik ez!! Urko ta besteak askatu!!!!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gabon zaharrean Presoen aldeko irakurketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 07 Urtarrila 2017 Argitaratua: Larunbata, 07 Urtarrila 2017

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urko Labeaga Villabonara (Asturias) eraman dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 02 Urtarrila 2017 Argitaratua: Astelehena, 02 Urtarrila 2017

Sopelatik 300 km

Sopelako presoa den Urko Labeaga Asturiaseko Villabona espetxera eraman dutela jakinarazi du Etxerat Elkarteak (ETXERAT. Urko Labeaga euskal preso politikoa Murciatik Villabonara aldatu dute espetxez. #DispertsioaSTOP)

Urko: dispertsioaren “beste” adibide ankerra

Urko 1998an atxilotu zuten eta urte hauetan guztietan hainbat presondegietatik pasa da: Martutene – Alcala – Valdemoro – Soto ( azken hiru hauek Madrid inguruan) – Topas (Salamancan) – Villabona (Asturias) – Murtzia eta orain berriro ere Villabonara, Sopelatik 300 kilometrora. Ohiko aldarrikapena orain ere berriro egin behar da: Euskal Presoak Euskal Herrira

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...