Uribe Kostako martxa
Urratsez urrats martxan denak kaleratu arte
Irailaren 23an, igande honetan, Uribe Kostako euskal preso , iheslari eta deportatu politikoen aldeko martxa burutuko da. Martxa bi zutabetan banatuko da, lehenengo Astrabuduatik irtengo da, bigarrena aldiz Plentziatik.
Sopelostarrok non?
Sopelostarrok Plentziatik datorren zutabea hartuko dute. Plentziatik 10:00etan abiatuko da, Urdulizetik 11:15ean pasako da eta Sopelako hitzordua 12: 15ean izango da.
Zutabe biak Berangon elkartuko dira “Bada garaia, presoak kalera” aldarrikatuz eta bertan ekitaldia 14:00an eta herri bazkaria 15:00ean ospatuko da.