Rakel eta Luis Sopelan, bi gutxiago

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 16 Uztaila 2018 Argitaratua: Astelehena, 16 Uztaila 2018

Rakel eta Luis berriro daude Sopelan, berriro herrian.

Larrabasterrako jaien txosnen gunean ekitaldi xume eta hunkigarria ospatu zen atzo, hilak 16, 20:00etan. Bertan, Sopelako hainbat herri eragile, elkarte eta bizilagun talde handia batu zen txalaparta, dantzak, aurresku eta bertsoekin bat eginez Rakel eta Luis herrikideei ongi etorria emateko. Ekitaldian errefuxiatu, iheslari eta preso guztiak izan ziren gogoan.

26 urte herritik urrun

1991ko abenduan eta 1992ko urtarrilean Bizkaiko komandoko kide batzuk ezkutatzea leporatu zien Espainiako poliziak Rakeli eta Luisi. Rakel eta Luis bikoteari leporatutakoa Juan Ramon Rojo ETAkideari egindako “tratu txarren” bidez lortu omen zen. Geroztik Sopelatik alde egin zuten eta Belgikan bizi izan dira.

Belgikak ez du inoiz onartu Espainiako gobernua egindako eskaerak eta jadanik 1996an uko egin zion estradizio eskaerari. Are gehiago, 2006an Belgikako herritartasun lortu zuten Luisek eta Rakelek. Dena dela urte hauetan guztietan ezin izan dira ETXERA itzuli.

Bisitak: 388
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu