Zentsurarik ez!!! Elkarretaratzea Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Ekaina 2018 Argitaratua: Ostirala, 29 Ekaina 2018

zentsurarik ez Sopelan

 

Zentsurarik ez, isunik ere ez, kontzentrazioa!!! deiari jarraituz, Aistak Sopelako Talde Feminista, Plaza Beltza, Tosu Betirako eta Uribe Kostako Agroasanblada taldeek  elkarretaratzeko deia egin dute gaur, hilak 30, muralak ezabatzeagatik protestatzeko. Elkarretaratzea 20:00ean izango da txosnagunean.

Mural poltikoen jazarpena

Horrela salatu dute aipatutako taldeek maiatzaren 5ean gertatutakoa Sopelan izandako “mural politikoen topaketan”. Lau kolektiboek adierazi dute aurreko urteetako topaketetan ere jasan izan dituztela hainbat herritarren salaketak eta poliziaren esku-hartzea, baina "aurten pauso bat harago heldu dela herri-mugimenduaren kontrako jazarpena" ertzaintzak bederatzi pertsona identifikatu zituelako eta isunak ipini dizkie, mozal legea delakoa aplikatuz.

Taldeok esndakoaren arabera“ertzaintzak mehatxuzko jarrera eduki zuen eta ahalik eta jende gehien identifikatzen ahalegindu zen, beharrezkoak ez ziren datuak eskatu zituzten (telefono zenbakia), eta salaketak sinarazi zituzten, onartutzat eman eta helegiterik aurkeztu ezin izateko". Sopelako Udalak muralak ahalik eta arinen ezabatu zituela ere salatu dute: "Horma horrek hamarkadak daramatza garbitu barik, pintada ugari dauzka eta ugerrak jaten hasita dago, baina bitxia eman badezake ere, helburu politiko-artistikodun pintaketak baino ez dituzte ezabatu".

 

Bisitak: 111
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu