Urko Labeaga. 20 urte preso

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 17 Apirila 2018 Argitaratua: Asteartea, 17 Apirila 2018

Sopela Urko Labeaga

20 urte preso bete ditu egun hauetan Urko Labeaga sopeloztarrak; eta 20 urte hauetan dispertsioaren zoritxarreko eredua izan da bere bidea. 1998an atxilotu zuten eta geroztik hainbat kartzelatan izan da Euskal Herritik urrun: Martutene, Alcala Meco, Valdemoro, Soto del Real, Salamankako Topas, Asturiasko Villabona, Murtzian, berriro Villabona…

Hau dela eta, ostiral honetan, hilak 20, 18:30ean hitzaldia izango da Sopelako Herriko Tabernan Urkoren egoera legalaz eta EPPKren azken erabakia garatzeko aukerez aritzeko.

Hitzaldian parte hartuko dute Urkoren abokatuek: Iñako Goioagak eta Iñaki Zugadik.

 

Bisitak: 453
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu