Sopela: Estatuko Gobernuaren Ordezkaritzak senideei emandako diru-laguntzen kontra agertu da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 17 Martxoa 2018 Argitaratua: Larunbata, 17 Martxoa 2018

Sopela preSOSEstatuko Gobernuaren Ordezkaritzak, berriro ere, Sopelako Udalak presoen senideei emandako diru-laguntzaren kontra agertu da forma akatsak daudela argudiatuz.

Etengabeko jazarpen politikoa

Diru laguntza hauek 2008an adostu ziren Sopelako udaletxean aurrekontuen akordio baten bidez, eta hainbat urtetan ez zen inolako arazorik sortu.

2014an, aldiz, Espainiar Estatuko Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak diru-laguntza hauen kontrajo zuen auzitegietara forma arrazoiak zirela eta “Sopelako Udalak ez omen zuen diru-laguntzak esleitzeko plan estrategikorik”. Plan hori beharrezkoa omen zen udalaren diru-laguntza guztiak esleitzeko. Forma kontu hau erabiliz, Sopelako udalak ematen zituen diru laguntza guztiak kolokan jar zitezkeen, une horretakoak zein urteetan zehar emandakoak; baina Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak bakarrik presoen senideei emandako diru-laguntzaren kontra jo zuen, helburu politikoa zela argi utziz.

2016an Sopelako Udalak, forma-akats horiek zuzenduz, diru-laguntzak arautzeko Plan Estrategikoa onartu zuen eta ondorioz, 2017ko abenduan “egoera berezian dauden familientzako laguntzak” berriro argitaratu zituen, hau da, espetxeetan zigortuak edo prebentziozko presoaldian dauden pertsonak bisitatzeko gastuak diruz laguntzeko deialdia; dena dela, oraingoan, berriz ere, Estatuko Gobernuaren Lurralde Ordezkaritzak diru-laguntza horiek inpugnatu ditu, beste forma akatsak daudela argudiatuz…

EHBilduk gogor kritikatzen du Espainiar Estatuko Gobernuaren jarrera

EHBilduk gogor kritikatzen du Espainiar Estatuko Gobernuaren jarrera, dispertsioa ahalbideratu eta euskal presioei tratu bidegabea emateaz gain, behin eta berriz oztopatzen ari delako euskal erakundeetatik presoen senideei eskaini nahi zaien babesa. Gobernu ordezkaritzaren jarrera horrek ez dio ezertan laguntzen gatazkaren konponbideari. Beste garai bateko salbuespenezko neurriak dira eta ez dute zereginik gaur egun Euskal Herrian bizitzen ari garen egoera politiko berriari. Sopelako EH Bildu bere esku dagoen guztia egingo du gure herriko senideek beharrezko duten babesa eta laguntza jaso dezaten.

Bisitak: 412
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu