Sergio Polo, Sopelako presoa, berriro epaituko dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 13 Martxoa 2018 Argitaratua: Asteartea, 13 Martxoa 2018

Sopela Sergio PoloSergio Polo, Sopelako presoa, berriro epaituko dute Madrilgo Audientzi Nazionalean hilaren 14an eta 15ean eta horretarako, une honetan, Algeciraseko kartzelatik Valdemorokora eraman dute.

Sergiori elkartasuna adierazteko Sopelatik talde bat joango da epaiketara.

Kartzelaldi luzea eta latza

Sergio 1999 atxilotu zuten, beraz 18 urte daramatza preso, eta beti Euskal Herritik oso urrun: Valdemoro eta Alkala (Madriden); Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Cordoba eta Algeciras (Andaluzian). 18 urte hauetan oso egoera latzak bizi izan ditu eta oso denboraldi luzeak izan dute isolamendu egoeran.

Sopelako udalak isolamendutik ateratzea eskatu zuen

2015ean Etxerat elkarteak eskatuta, EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen Sopelako udalean Sergiok pairatzen zuen isolamendu egoera buka zedin. Mozioaren alde, EHBiduren zazpi zinegotziek bozkatu zuten eta EAJko zazpiak abstenitu egin ziren. Aldiz, PSEko biek eta PPko bakarrak aurkako botoa eman zuten. Mozioan, Sopelako Udalak gutun bat idatzi zion Algecirasko espetxeko zuzendaritzari eta Madrilgo Espetxe Zuzendaritzari, Sergio Polori bakartze-zigorra kentzeko eskatuz.

Bisitak: 513
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu