2017ko azaroa: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 24 Azaroa 2017 Argitaratua: Ostirala, 24 Azaroa 2017

Sopela etxera

 

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 24, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! Goiburupean. Oraingo honetan preso guztien egoeraz gain Ibon Iparagirrek pairatzen duen egoera latza eta bortitzaz hausnarketa egingo da. Honez gain gogan izango dira Belen Gonzalez eta Javier Perez de Nanclares.

Hona hemen testua hitzez hitz

Ibon Iparragirreren osasun egoera larriak, hainbat euskal preso politikoen bizitza arriskuan dagoela adierazten du. Ibonen kasuak modu bortitzean erakusten du nola eta zein neurriraino erabiltzen duen Espainiako Gobernuak haien gaixotasuna. Ibonek behar duen tratamendua eta medikuen kontrola saihestuz, presoaren pairamena, sufrimendu psikikoa eta presoaren senide eta gertukoen mina eta kezka areagozten ditu Espainiako Gobernuak inpunitate osoz.

Euskal gizartea aldiz, oso argi dauka, bai Ibon Iparragirre zein gainontzeko gaixo larri dauden presoen egoera eutsiezina dela. Haientzat, presoentzat, kartzelatik atera gabe pasatzen den egun bakoitzak min gehiago, hondatze gehiago eta gaixotasunaren areagotzea dakarrelako; euskal gizartearen kasuan, giza eskubideen urraketak sufrimenduan enkistatua eta gaixo mantentzen duelako. Horregatik hain justu gizartea aktibatu egin da eta jakin izan du baita ere instituzioei, arduradun politikoei eta eragilei nola astindu. Horrela gertatu da joan zen astean, esaterako, Nafarroako sindikatu guzti guztiek bat egin dutela, aurretik Nafarroako Parlamentuak gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko erabakiarekin.

Gaixo dauden presoentzako konponbide humanitarioaren aldeko aldarriei kasu egin gabe, legediaren interpretazio maltzurra indartu dute frantziar eta espainiar gobernuek, haien askatasuna ukatuz edota arduren-trukaketan eta burokraziaren labirintoan geldituz. Baina ezin dugu gehiago itxaron. Ez dugu denbora gehiagorik eta presoek ezin dute itxaron. Haien gaixotasunak, haien egoera berehalako irtenbidea exigitzen dute. Bi gobernuen aurrean gure posizioa guztiz aktiboa izan behar da, arduratsua, soilik horrela lortuko dugulako gizartea bera aktibatzea. Gizarte osoa aktibatu behar da, modu arduratsuan, gaixo dauden presoen eta haien senide eta gertukoen sufrimenduaren merkaturatzearekin behingoz bukatzeko.

Horregatik gure babes osoa eman diogu Expetxe Bira-ri eta, horregatik ere, abenduaren 9an Parisen burutuko den manifestazioan modu aktiboan parte hartzeko deialdia egin dugu.

Bukatu aurretik, besarkadarik beroena eta gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu gaixotasunak jota, espetxe eta erbestearen biktimak diren Belen Gonzalez eta Javier Perez de Nanclares-en senide eta lagunei. Horrelako gertakariak errepika ez daitezen lanean jarriatuko dugu eta horretarako gure konpromisoa adierazi nahi dugu. Ziur gaude lortuko dugula. Etxean eta bizirik nahi ditugu!!!

Bisitak: 230
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...