Sopela: “Llibertat presos politics”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 03 Azaroa 2017 Argitaratua: Ostirala, 03 Azaroa 2017

Sopela Llibertat presos politicsKatalunian bizi ari den egoera politikoaren aurrean, gure herrian “Sopelako Kataluniaren lagunak” lan taldea sortu da hemendik aurrera hainbat ekimen gauzatzeko: mobilizazioak, hitzaldiak, hausnarketak…

Gaur, hilak 3,  20:00etan elkarretaratzea deitu dute BBVren aurrean “Llibertat presos politics” goiburupean. Ezaguna denez Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzelan sartu ditu Kataluniako Gobernuko Kontseilariak eta nazioarteko bilatze eta atxilotze agindua eskatu du Puigdemonten Presindent eta Belgikan dauden gainontzeko Kontseilarientzat.

Gaur Sopelan, bihar Bilbon

“Demokrazia eta Erabakitzeko eskubidea”ren alde, bihar Bilboko martxa 17:00etan abiatuko da Casilla plazatik eta protesta egingo dute Espainiako Gobernuak, PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin, konstituzioaren 155. artikulua ezarri eta Kataluniako autogobernua bere gain hartzeagatik.

Manifestazio honen deitzaileak EHBildu, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CNT, Etxalde, EHNE, eta Gure Esku Dago erakundeak dira. Une honetan PNV “pentsatzen” ari da zer egingo duen, hasiera batean ezetza eman baitzion manifestazio honi.

Bisitak: 241
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...