Pintaketa faxista Sopelan
“Viva Franco”, “Viva España” Espainiako bandera eta svastika… horrelako pintaketa egin dute gaur gauean (urriaren 31-azaroaren 1) Sopelan.
Sopelako EH Bilduk salatu ditu pintaketa faxista eta nazi hauek eta eskatu dio Udalari ahalik eta azkarren ken dezaten. “Por nuestra libertad. por pura dignidad: fascismo, nunca más…Per la nostra llibertat. per pura dignitat: feixisme, mai mes…Gure askatasunaren alde. duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez… Pola nossa liberdade. por pura dignidade: faxismo, nunca mais" adierazi du Sopelako EHBilduk.
Pintaketa hau ezin da arazo isolatutzat jo, Estatu osoan gero eta ugariagoak direlako eraso faxistak eta bat egiten dute konstituzioaren 155.artikuluaren ezarpenarekin.