2017ko urria: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 27 Urria 2017 Argitaratua: Ostirala, 27 Urria 2017

SopelaraHile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 27, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! Goiburupean. Oraingo honetan preso guztien egoeraz gain Ibon Iparagirrek pairatzen duen egoera latza eta bortitzaz hausnarketa egingo da.

Hona hemen testua hitzez hitz:

Mendekuan eta gorrotoan oinarritzen den Espainiako espetxe politikaren arduradunek prest agertu dira gaixo dauden euskal preso politikoen egoera muturreraino eramateko eta horren adibide argia, Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak pairatzen ari duena. Bi aste igaro dira Ibon Iparragirreren egoera muturrekoa dela jakin genuenetik. Joan zen irailean egindako azken analitikaren arabera, 20 defentsa baino ez dituela jakinarazten du. Pertsona heldu osasuntsu batek 723 eta 1.124 artean izaten ditu defentsak.  JARRAITZEKO IRAKURTZEN: SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

Joan zen uztailean baieztatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko forenseak C3 fasean dagoela Ibonek pairatzen duen HIESA, gaixotasunaren azken fasea hain zuzen ere. Bai espainiar Kode Penalak zein Espetxe Arautegiak aurreikusten dituzte hainbat artikulu Ibon eta gaixo larri eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoen egoera krudelari amaiera emateko.

Espetxe-Zaintzako epaileari Iboni dagokion 104.4 artikulua edo espetxe arauaren 91.3 artikulua aplikatzea eskatu zioten abokatuek, baina berriro ere Alcala-Mecoko zuzendariordearen esku geratu da artikulu hoien aplikazioa, Espetxe-Zaintzako epaileak berari bideratzea erabaki duelako. Gogora ekarri nahi dugu tarte krudel honetan Ibon Iparragirrek infekzio bat hartzearen arriskua oso handia dela eta edozein infekzioak heriotzara eramateko arriskua luke.

Iparragirrek pairatzen duen gaitza baldintza duinetan tratatzeko bere askatasuna atzeratzea, gaixo larri dauden dauden euskal presoen egoera muturreraino eramateko 2017ko otsaileko espetxe instrukzioak esaten duen moduan erantzuten dio nabarmenki. Eta horren aurrean, salbuezpeneko legeria desblokeatzeko, badugu zer eginik. Euskal Herriko herritarren gehiengo handi batek euskal presoak Euskal Heriraratzea eta gaixo dauden presoen askatasuna exigitzen du. Giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu berriro ere pertsona orok dituzten eskubideak errespetatuak izatea guztiz onartezina delako horren kontrako jarrera mantentzea

Egoera honen aurrean, Ibonen askatasuna gauzatzea exigitzen dugu eta bide batez dei egiten diogu berriro ere instituzioei zein eragile politiko, sindikal eta sozialei, gaixo dauden presoak eta kasu honetan Ibon Iparragirrek pairatzen duen muturreko egoera salatzeko eta bere askatasuna lortzeko haien esku dagoen guztia egiteko.

 Etxean eta bizirik nahi dutugu Ibon eta beste guztiak!

Bisitak: 176
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...