Sopelan ere mobilizazioak

Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Astelehena, 31 Uztaila 2017

Sopelan elkarrateratzea

Gaur Kepa del Hoyo preso galdakoztarra hil da Badajozeko kartzelan, etxetik 700 kmtara. Kepari 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta jadanik 20 urte zeraman presoa, hain zuzen ere, euskal presoen aurka ezarritako salbuespen neurriak ezarri izan ez baliote, jadanik kalean egongo zatekeen.

Heriotza hau salatzeko hainbat mobilizazio deitu dira herri guztietan biharko (hilak 1) eta larunbatean (hilak 6) manifestazio nazionala Galdakaon 18:00etan egingo da.

Sopelan ere

Esan bezala, biharko mobilizazioak deitu dira herri guztietan, horrela Sopelan 19:30ean elkarretaratzea egingo da pilotalekuaren aurrean.

Bisitak: 146
0
0
0
s2sdefault