2017ko uztaila: azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 27 Uztaila 2017 Argitaratua: Osteguna, 27 Uztaila 2017

SopelaraHile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 28, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Udako sasoian murgildurik gauden hauetan, hitzordua inoiz baino esanguratsua da, horregatik hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Oraingo honetan EPPKren erabakia kontua izango da. Hona hemen testua hitzez hitz:

Euskal preso eta iheslarien auziak, gaixo dauden presoen askatasuna eta urrunketaren bukaera, bake prozesua bukaeraraino eraman bitartean ezinbesteko pausoak bezala ulertuta,  aurrerapauso garrantzitsuak ezagutu ditu uztailan, besteak beste, euskal jendartea bere osotasunean irudikatzen duen delegazio batek, tartean Etxerat Elkartea, Euskal Herriaren ahotsa Paisera eramanez. Bake prozesuan aitzina joateko borondatea adierazi zuen delegazioak, Frantziar agintariek euskal presoen gaian duten inplikatzearen beharra azpimarratuz.

Frantziar Estatuan datorren udazkenean izango diren ekimenei begira eta bereziki, abenduan Parisen burutuko den mobilizazioari begira, euskal presoen gaia hemendik aurrera Frantziar agintarien agendetan letra lodiz idatzirik agertzen da. JARRAITZEKO "GEHIAGO IRAKURRI" SAKATU

Nabaria da EPPK-ren erabakia ibilbide-orriari egindako ekarpen kualitatibo garrantzitsua dela eta kuantitatiboki ere ekarpena garrantzitsua da, erabakia kideen gehiengo zabalaren babesarekin hartu baita. Emaitza honen ondorioz Kolektiboak hartuko dituen iniziatibak bat datoz gizarte zibilak egiten dituen eskaerekin.

Desberdinen arteko akordioak lortzeko bidean aldeko giroa sortu da, handira jokatzeko garaia da eta horretarako, Hego Euskal Herrian ere akordio eta elkarrizketa giroan sakontzeko beharra dago inplikatutako alde guztien partetik, zentzuzko epeetan eta bide egingarrietatik, presoak itzultzeko estrategia diseinatuko duen ibilbide-orria definitzea egiteke dago. Hasteko eta behin, alarma sozial gehien eragiten ari diren egoerei irtenbidea emanez: larriki gaixorik dauden presoen kaleratzea, alegia.

Denok egin behar diegu ekarpena, baita preso dauden pertsonek ere. Euskal gizarteak dispertsioa eta urrunketarekin behingoz bukatzea eskatzen du argiki. Testuinguru honetan nabarmentzekoa da alderdi, sindikatu eta sozialekin gaixo dauden presoak askatzeko eta euskal presoak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara ekartzeko Etxerat Elkarteak lantzen duen Akordio Soziala. Baita euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko lan eremuan Ireki dinamikak lortutako 80.000 sinadurak, ondoren nafar eta Gasteizko Parlamentuetan entregatu direnak. Aipatu beharra dago baita ere Euskal Herriko instituzio ezberdinetan urrunketarekin bukatzeko eta preso gaixoak askatzeko onartutako ekimen desberdinak.

Baina bitartean, oraingoz, euskal gizartea ez da normaltasunean bizi zeren dispertsio politikaren arduradunek eskubide hori debekatu diote eta mendekuan oinarritzen den politika abian mantentzen dute. Uda honetan ere presoen senide eta gertukoek ez dute oporrik izan, espetxeetako bidaiak egitera murgilduta daude oraingoz.
Horregatik, mobilizazioa ezinbestekoa da, eta hori gure esku dago. Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean jarri behar ditugu behingoz eta horretarako kalean aldarrikapena inoiz baino presente izan behar da. Horretarako, atzo abian jarri zen HatortxuRock jaialdian parte hartzeko eta babesa emateko deia zabaldu nahi dugu, eta horren harira datorren igandean Lakuntzan izango den ekitaldi politikoan parte hartzeko deia ere egin nahi dugu; horretarako, Euskal Herriko hondartzetan datorren abuztuaren 6an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu, etxean eta bizirik behar eta nahi ditugulako; horretarako jaietan udan zehar izango diren mobilizazioetan modu aktiboan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU. DISPERTSIOA STOP!

Bisitak: 244
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...