Sopelatik Roanne espetxera goaz!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 13 Maiatza 2017 Argitaratua: Larunbata, 13 Maiatza 2017

Sopela kalera“Euskal Udaberria kalera!” dinamikak maiatzaren 20an burutuko duen “Espetxeetara martxak”, Espainian zein Frantzian dauden sei kartzelatara joango da. Sopelatik  hainbat herritarrek ekimen honekin bat eginez Roannera joango dira, herritik 794 kmra.

Autobusa Sopelatik

Interesatuta daudenentzat autobusa irtengo Sopelatik da eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 18a da, osteguna. Interesatuek ondorengo helbidean eman dezakete izena: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

“Maite zaituztegu. Kalera!” goiburuarekin egingo diren martxa hauek “dispertsioak 30 urte bete berri dituela” gogoratzeaz gain, “aurreko zikloa itxi eta bakean eta justizian oinarritutako elkarbizitza” bermatu nahi ditu. Ekimenaren antolatzaileek “gatazkaren ondorioak modu justu eta integral batean konpontzeko beharra” dagoela adierazi dute. Euskal Herrian bakea eta justizia lortzeko “iheslari eta preso politiko guztien kaleratzea” beharrezkoa dela adierazteaz gain, “biktima guztien onarpen eta erreparazioa” ezinbestekotzat jotzen dute.

Armagabetze “atzeraezina, erabatekoa, aldebakarrekoa eta baldintza politikorik gabea” gauzatu ondoren,  “garai berri baten aurrean” aurkitzen garela eta “Euskal Herri libre eta baketsuaren lorpena” euskal herritarron esku dagoela adierazi dute Euskal Udaberria kalera! ekimenaren sustatzaileek.

Bisitak: 355
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...