Sopelako udal osoko bilkuran Oier Gomez euskal presoaren egoeraz eztabaidatuko da.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 25 Apirila 2017 Argitaratua: Asteartea, 25 Apirila 2017

Sopela Oierrekin batOier Gomezen zigorra etetea onartu dute, haren osasun egoera larriagatik

Oier Gomez euskal presoaren zigorra etetea onartu du Frantziako Dei Auzitegiak. Epailea Parisko La-Pitie-Sapetriere ospitalean izan zen asteazkenean eta Oierren osasun egoera larria ikusita euskal presoaren eskaera onartu du. Oierrek minbizia du, Ewingen sarkoma, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu diote. Zoritxarrez sei hilabeteko bizi itxaropena du sendagileen arabera. Osasun egoera latza bada ere, Oierrek oraindik itxaron egin beharko du aske geratzeko Espainiaren eta Portugalen hiru euroagindu eskaera baititu. Antza denez, bihar arratsaldean erabakiko dute epaileek euroagindu horien inguruan eta ondorioz Oier aske gera daiteke.

Oier kaleratzeko hainbat dei.
Oierren egoera bideratzeko aldarri eta mobilizazio asko egin dira eta hainbat instituzioek ebazpenak onartu dituzte, haien artean Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek (PP izan ezik) eskumena duten frantziar agintariei eskatu diete gaixotasun larriak sufritzen dituzten presoak askatzeko indarrean dagoen legedia, nazionala zein nazioartekoa, aintzat hartuz.

Sopelan ere
Ildo bertsuan, eta Eusko Legebiltzarrean onartutako testuarekin bat eginez Sopelako EHBilduk mozioa aurkeztu du apirilaren 27ko plenoan onar dadin.

Bisitak: 916
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu