Iñaki Aurrekoetxea "Sope" gogoan...

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Igandea, 24 Urtarrila 2010 Argitaratua: Igandea, 24 Urtarrila 2010

I Sope

 

 

 

 

Duela 15 urte, gaurko egunean, 1996ko urtarrilaren 24an hain zuzen, hil zen Iñaki Aurrekoetxea “Sope” euskal errefuxiatu sopeloztarra bihotzekoak jota. Horrela jaso zuen albistea Egunkariak 1996ko urtarrilaren 25eko edizioan:

 

 

 

Iñaki Aurrekoetxea euskal errefuxiatua zendu da Baionan (Egunkaria 1996.01.25)

IÑAKI AURREKOETXEA euskal errefuxiatu sopelarra bihotzekoak jota zendu zen atzo 38 urte zituela. 1979tik Ipar Euskal Herrian bizi zen, eta gaur egun paperik gabe Baionan zuen egoitza. Joan den abenduan osasun arazoak zituela erietxera eraman zuten, atzo zendu arte. Errefuxiatu eta Presoen Sustengu Komiteak, Gureak eta Senideak elkarteek elkartasuna adierazi diete euskal errefuxiatuen kolektiboari, eta bereziki Aurrekoetxearen familiari. “Iñaki Aurrekoetxearn heriotza ez da kasu aislatua, mundu osoan dauden euskal errefuxiatuek bizi duten idefentsio egoeraren ondorio zuzena baizik” adierazi dute. HBk ere dolua eta elkartasuna agertzeaz gain, nabarmendu du Iñaaki Aurrekoetxearen bizitza eta militantzia gure herriaren borroka eta tinkotasunaren sinbolo eta eredu” izan direla. HBren ustez, omenezko ekitaldiek balio behar dute “independentziaren aldeko borrokarekiko konpromisoa” berpizteko. Iñaki Aurrekoetxearen omenez, gaur Sopelan mobilizazio bat izango da arratsaldeko 8etan. Ostiral arratsaldeko 7.30etan, herri omenaldi bat egin da Baionan. Larunbatean Sopelan egingo zaio beste omenaldi bat.

Bisitak: 4724
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...