Ama Lurra

Hondakinen arazoak izan ditzakeen konponbideei buruzko mahai-ingurua Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 21 Martxoa 2014 Argitaratua: Ostirala, 21 Martxoa 2014

 

 

 

 

Asteazken honetan, martxoak 26, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, hondakinen arazoak izan ditzakeen konponbideen inguruko mahai-ingurua egingo da, Sopelako Hondakinen Kontseiluak (SHK) antolatuta.

 

 

 

Mahainguruan parte hartuko dute: 1.) Fernando Mijangos (EHUko irakaslea) Hondakinen kudeaketa eraginkorra eta ereduen arteko konparaketa. 2.) Ainhoa Intxaurandieta (Gipuzkoako Hondakinen Patzuergoa): Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua eta 3.) Roberto Galdós (Ekologistak Martxan): Hondakinak kudeatzeko Bizkaiko eredua. Sopelako udalak jakinarazi du harremanetan egon direla Bizkaiko Foru Aldundiarekin, mahai-inguruan euren parte-hartzea konfirmatzeko, baina ez dela posiblea izan euren presentzia ziurtatzea.

Sopelako datuak

Mahai ingurua baino lehen, Sopelako Hondakinen Kontseiluako kideen aurkezpen laburra egingo da, egindako lana eta helburuak azalduz eta ostean, Sopelako gaur eguneko datuak azalduko dira: zenbat hondakin sortzen den, zer nolako birziklatze-tasa dagoen herrian, beste udalerri batzuekiko konparaketa e.a.

Orain arteko ekimenak eta irteerak

Urtebete igaro da SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua lanean hasi zenetik. Kontzeilua herriko elkarte eta alderdi politikoek osatzen dute, eta hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko asmoz, hainbat kanpaina abiatu ditu hiru R-en filosofian oinarrituz: gutxitu, berrerabili eta berziklatu. Filosofia honen baitan egon dira, besteak beste, herriko komertzioetan tupperra erabiltzeko kanpaina, hondartzetako tabernetan edalontzi berrerabilgarriak sustatzeko egitasmoa, herri-bazkarietan plater berrerabilgarriak erabiltzeko ekimena e.a.

Halaber, SHK-k hainbat irteera antolatuko ditu zuzen-zuzenean hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak ezagutzeko asmoz, horrela azken hilabeteetan Artigaseko zabortegia eta Garbikerren Zornotzako Edukiontzien Gunea bisitatu dituzte. Honez gain apirilaren 5ean Kontseilua Usurbilera joango da atez ateko bilketa sistema ezagutzera eta aurreikusita daukate maiatzean, Zabalgarbiko azpiegiturak bisitatzea.

Kontseilu honen abiapuntua EHBilduk udalean aurkeztu zuen mozio batean dago, eta mozio honek PSEren aldeko bozka jaso zuen.

Auzokideek parte hartzeko aukera

Aipatutako irteeretan (Usurbilera zein Zabalgarbira) auzokideek parte hartzeko aukera izango dute. Autobusa doakoa izango da eta goizeko 07:15ean irtengo da San Pedro eliza aurreko markesinatik. Gogoan hartu bisitan parte hartzeko beharrezkoa dela aldez aurretik izena  ematea sopelakoudalakom@gmail.com helbidean, apirilaren 4an 12:00ak baino lehen, edo autobusean lekua amaitu arte.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelan ere itsasoak triskantzak eragin ditu.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Astelehena, 03 Otsaila 2014 Argitaratua: Astelehena, 03 Otsaila 2014

Beste hainbat herritan bezalaxe, gurean ere itsasoak triskantzak eragin ditu. Beste herri batzuekin konparatuz gurean gertatutakoa ez dela larritasun handikoa esan behar da, hala ere, argazkiek dena esaten dute: horrela geratu dira gure hondartzak. (Argazkiak: Andoni eta Aritz)

argazki gehiago: surf 30, toda la actualidad del surf

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan bertako ekoizle eta artisauen herri-azoka izango da hilero

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Azteazkena, 22 Urtarrila 2014 Argitaratua: Azteazkena, 22 Urtarrila 2014

azokaHileko bigarren larunbatetan bertako ekoizle eta artisauen herri-azoka izango du Sopelak, Plazaratu elkartearen bidez.

Momentuz 14 postu sortu dira, baina 25 izatea espero dute eta azoka udaletxe plaza inguruan izango da, goizeko 11:00etatik aurrera eguerdira arte.

Herri-azoka honetan ogia, pasta, mermeladak, garagardoak, gazta, artilea, larrua, arropa birziklatua, bisuteria, marrazkiak, betaurrekoak e.a. aurkituko da. Kasu guztietan hainbat ezaugarri bete beharko dira. Alde batetik ekoizleek prozesu agroekologikoa jarraitu beharko dute euren produktuak sortzeko orduan. Beste aldetik artisauek, berriz, eskuz egin beharko dituzte euren produktuak, eta den-denak bertakoak izan beharko dute, Sopelakoak edo eskualdekoak.

“Plazaratu” elkartea Sopelako eta Uribe Kostako hainbat ekoizle eta artisauk osatzen dute eta kideek nabarmendu duten legez, euren helburua “plaza” bat sortzea da, horrek duen esangura anitzarekin. “Espazio bat eman gura diegu produktore eta artisau txikiei euren produktuak saltzeko aukera izan dezaten. Horrela, kontsumitzeko beste eredu bat bultzatzen da, kalitatezko produktuak saltzen diren bitartean. Gainera, “plaza”-ren kontzeptua berreskuratu nahi dugu: herriarentzat topaleku bat sortu, harremanak indartu, zuzen-zuzenean ekoizleagaz harremana izatea...”.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Auzolana Urko ibarra berreskuratzeko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 27 Abendua 2013 Argitaratua: Ostirala, 27 Abendua 2013

urko

Sopelako udaletxeko BILDU udal gobernuak proposatutako ekinbiderik esanguratsuenetariko bat bukatzear dago, Urko ibarraren egokitzapena hain zuzen ere, eta horretarako bihar, hilak 28, auzolana antolatu da hainbat zuhaitz birlandatzeko 10:00etatik aurrera.

Egitasmo hau eredutzat har daiteke ikuspuntu ekologiko batetik, ingurua oso egoera txarrean baitzegoen eta BILDU udal taldeak berdegune berri bat osatzeaz gain irizpide ekologikoak erabiltzea proposatu zuen: jatorrizko landaretza berreskuratuz eta Gobela eta Lemozas ibaien ibarren habitata biziberrituz, haltzadi eta harizti moduko baso babesleak erabiliz.

Inguru eraberritu hau, beraz, Larrabasterrako berdegune berria bihurtuko da: pasealekua auzokideentzat eta ur gezako bi urmael egingo dira, mehatxupeko habitata ezartzeko eta inguruko bioaniztasuna bultzatzeko.

Hori horrela, Sopelako Udalaren egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko babesa  izan du, eta gastuak ia 200.000 eurokoak izan badira ere, instituzio bi hauek %80a finantzatu dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

"Lehenengo zulaketa 2016 eta 2017 artean egiteko konpromisoa dute”

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Igandea, 06 Urria 2013 Argitaratua: Igandea, 06 Urria 2013

fracking ez

 En el pleno de julio Bildu presentó una moción para que nuestro municipio mostrase su oposición a la realización de prospecciones o extracciones de gas mediante la técnica conocida como fracking. Esta prepuesta salio adelante con los votos favorables de Bildu, PNV y las abstenciones del PSOE y del PP.

Sopela.net ya ha informado con anterioridad del proyecto de extracción de gas en nuestra costa aprobado por el ministerio de industria. Ahora, por su interés reproducimos la entrevista realizada al profesor de la UPV Aitor Urresti, en la revista municipal Sopelanagurea. Aitor es ingeniero industrial y experto en fracking

Asko hitz egiten ari da azkenaldian fracking-aren inguruan. Baina zer da zehazki?

Fracking-a gas naturala eta petrolioa erauzteko teknika bat da. Batzuetan, ez-ohiko gas-naturala edo petrolioa aurkitzen dugunean ez dago erraztasun askorik mugitzeko. Orduan, arrokan bide-berriak ireki behar dira mugimendu hori errazteko. Hori zulaketa baten bidez egiten da, eta ura gehigarriekin nahastuta presio oso altuan sartzen da arrokan, eta horrek arrokaren haustura sortzen du. Horregatik deitzen zaio ere haustura hidraulikoa.

Add a comment

Gehiago irakurri: "Lehenengo zulaketa 2016 eta 2017 artean egiteko konpromisoa dute”

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu