Bizkaia Benetan maite: PROIEKTU TXIKITZAILE GUZTIAK GELDITU!!!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Osteguna, 24 Martxoa 2011 Argitaratua: Osteguna, 24 Martxoa 2011

bbm

Asteburu honetan "Bizkaia Benetan maite" martxa abian egongo da, eta Sopelatik, larunbatean, 12:00etan pasako da.

Atxabiribil hondartza parean geldialditxo bat egingo dute ibiltariek Sopelako kostaldea arriskuan jartzen ari diren egitasmoez hausnarketa egiteko; bertan PTPk Sopelan duen eraginaz informatuko da, eta kostadetik gertu, eta Barrikako Biotopotik 200-300 metro eskasetara eraiki nahi diren 15 txaletei buruzko informazioa emango da.

“Bizkaia benetan maite” Koordinadorak auzo elkarte, talde ekologista eta herritar guztiak orohar gonbidatzen ditu Bizkaiaren defentsan den martxa erreibindikatibo honetan parte har dezaten, eta gizarte eta ingurumen ikuspegietatik bideragarria eta orekatua den Bizkaiaren alde prestatu den adierazpenarekin bat egitea.

Hona hemen martxaren ordutegia

Apirilak 2: Plentzia-Santurzi
09:30 PLENTZIA
Barrika
12:00 SOPELA (Atxabiribil)
13:30 AZKORRI (parkina)
Andra Mari
15:30 ALGORTA (Kirikino)
Portu Zaharra
18:30 ERROMO (Itzubaltzeta)
18:45 LAMIAKO
19:45 BIZKAIKO ZUBIA
PORTUGALETE
20:30 SANTURTZI (Kelo)

Apirilak 3: Santurtzi-Muskiz
10:00 SANTURTZI
Bidegorri (pasarela)
12:00 ORTUELLA (BBK)
13:00 GALLARTA
Las Carreras
MUSKIZ (frontoia)

http://www.bizkaiabenetanmaite.blogspot.com/

BIZKAIA BENETAN MAITE MANIFESTUA

 “Bizkaia maite”, Foru Aldundiaren leloak, gure paraje berde eta kostalde paregabearen irudia aurkezten digu. Bitartean, instituzio honek babestu eta bultzatzen dituen makroproiektuek (supersurra, AHT, goi-tentsio lineak, gero eta instalazio gehiago dituzten Petronor, Boroa, Bahía Bizkaia edo Zabalgarbi bezalako industria kutsatzaileak, erraustegiak, makrodepuradorak, superportua, La Arenako hondartzako are lapurreta…) gure geografiaren bazter guztiak hondatzen dituzte, urritzen eta txikitzen ari den gure inguru naturalaren etorkizuna hipotekatuz. Eta dena helburu bakarrari erantzunez: kapital handiaren eta politikari ustelen epe laburreko irabazia.

Proiektu guztiek garapenari buruz, lana sortzeaz hitz egiten dute, baina ez
da egia: langabezia hazten ari da, boteretsuenen interes ekonomikoek zor pertsonal eta
kolektiboen zurrunbilora bultzatzen gaituzte, lurraren, uraren eta airearen kutsaduraren ondorioz, gure osasunak okerrera egiten duen bitartean.

 Gure kontura antolatzen ari diren aurreranzko ihes zoro honek, gure etorkizuna ez ezik, gure hurrengo belaunaldien etorkizuna ere ari da hipotekatzen. Gauzak horrela jarraituz gero, erlauntz urbano erraldoietan bizi beharko dute, aisialdi birtualaren morroi eta autopistaz inguratuta.

 Inoiz ez dugu horrenbeste ekologia hitza entzun, baina inoiz ez da horrenbeste hondatu, horren azkar eta goseti kontsumitu. “Garapen” mugagabe eta geldiezinaren sostengarritasuna mitoa da, balazta zapaltzea irmo eskatu behar dugu, gure osasun eta ingurumenaren babesa lehenetsi behar dugu.

 Iraila hasieratik, lurraren defentsan dihardugun zenbait talde biltzen hasi gara, Bizkaia pairatzen ari den hondamenari kolektiboki aurre egiteko beharrak bultzatuta. Bi oinarri basiko eta komunek elkartzen gaituzte:

 1. Ingurumena erasotzen duten makroproiektuak gelditzearen beharra.
 2. Makroproiektu hauek kokatzen diren herrien erabakitze eskubidearen
defentsa eta Bizkaia nolakoa izango den erabakitzeko herritar guztion eskubidea.

 Hau guztia dela eta, martxa erreibindikatibo batera dei egitea erabaki dugu. Martxa lurraren defentsan herri garaipenaren sinbolo den Lemoizetik irtengo da hurrengo udaberrian, eta kostalde bizkaitarretik pasa ostean, Muskizera helduko da. Bertan, Petronorren eta La Arena hondartzaren dragaren kontra diharduten herri borrokekin bat egingo dugu.

Bisitak: 1765
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu