“BIZKAIA BENETAN MAITE” martxa Sopelatik pasatuko da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Azteazkena, 16 Martxoa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 16 Martxoa 2011

 

Apirilaren 2an, “BIZKAIA BENETAN MAITE” Koodinadorak antolatutako martxa Sopelatik pasatuko da.

Martxak apirilaren 2an gure kostaldea zeharkatuko du, Plentziatik Lamiakoraino. Ondoren Bizkaiko Zubia gurutzatu eta Santurtziko La Kelo gaztetxean egingo du lo. Apirilaren 3an, martxak Meatzaldetik jarraituko du, Muskizen amaitzeko eta Petronorreko Coke plantaren eta hondartzaren dragaren kontra ari den herri mugimenduarekin bat egiteko.

Martxa honen bidez, lurraren defentsan diharduten zenbait taldek, Bizkaia pairatzen ari den hondamenari aurre egiteko beharrak nabarmendu nahi ditu.

Martxaren aurkezpena Martxoaren 26an, larunbata, Armintzan egingo da 11:15etan. Bertan, prentsaurrekoa eman ondoren, Lemoizera joango da Talaia kolektiboaren esku, Lemoizeko zentral nuklearraren kontrako borrokak zer suposatu zuen gogorarazteko eta gaur egun zentralak bizi duen egoera eta etorkizunean etor litezkeen proiektuak aztertzeko. Azkenik, Armintzara bueltatu eta musika eta pintxoak izango dira, goiza alaituz.

Esan dugun bezalaxe, martxa bera apirilaren 2an abiatuko da, eta Sopelatik pasatzean PTP-k eta gehiegizko eraikuntzak gure kostaldean duten eragina nabarmeduko da. Bizkaia Benetan maite koordinakundearekin bat egiten duten talde ekologistek eta herritarrek gonbidatzen gaituzte Bizkaiaren defentsan den martxa erreibindikatibo honetan parte hartzeko.

Bisitak: 1936
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu