"JAN EZAZU AHT SOPELAN!" ekimena antolatu du Eguzkik Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 05 Azaroa 2010 Argitaratua: Ostirala, 05 Azaroa 2010
janaht

Azaroaren 13an, larunbata, AHT-ren aurkako ekimena antolatu du Sopelako Eguzkik. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, AHT-ren egungo egoera eta proiektu honen aurkako borrokaren bilakaerari buruzko hitzaldia burutuko du talde ekologistak Sekeko Gaztetxean. Hona hemen ekimen osoaren egitaraua:

Herri txikia bai! Baina txikitua nahi ez dugulako! AHTaren aurkako arrazoiek badirautelako! Gure herria zatitu eta energia eredu agresiboak bultzatzen dituen proiektuaren aurka egotea delitua ez delako! Inposaketa honen aurrean ezetza sustatzen eta indartzen jarraitu behar dugulako! Guk nahi dugun garapen eredua aukeratzeko eskubidea daukagulako! Zurekin batera AHTa geldituko dugulako! Azaroak 13an, arratsaldeko 19:00etan Sopelako Sekeko Gaztetxean...
19:00etan HITZALDIA: Egungo egoera, AHT-ren aurkako borrokaren bilakaera, kaltetu zuzenen ikuspegia: Atxondo, Aramaio, Leginetxe, etab.
Argazki erakusketa + Bokatak
22:00etan KONTZERTUAK: Kantautorea eta SAGARDOLE

 

Bisitak: 1897
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu