Sopelak badu bere memoria historikoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Larunbata, 16 Urtarrila 2016 Argitaratua: Larunbata, 16 Urtarrila 2016

David, LemoizBukatu berri den aste honetan 38 urte bete dira Dabid Alvarez Peña guardia zibilak tirokatu eta ospitalean 28 egun luze pasa ostean hil egin zela.

1977ko abenduaren 18an lau gazte Lemoizeko zentral nuklearraren aurkako ekintza prestatzen ari zirenean enfrentamendua izan zuten Guardia Zibilaren kontra. Enfrentamendu honetan David larriki zauritu zuten. Beste hiru lagunek lortu zuten aldegitea erabilitako ibilgailua han utzita; David ere han geratu zen, lurrera erori baitzen sabelean jaso zuen tiroren eraginez 25 urte zituela.

27 egun beranduago, urtarrilaren 14an, Basurtoko Ospitalean hil zen. Alvarez Peña familiak kereila kriminala jarri zuen Dabiren heriotzarengatik, baina ez zuen aurrera egin. Gaitzespen eta salaketa ugari eragin zituen haren heriotzak. Euskal Herrian leku askotara hedatu zen greba orokorra eta Basurtoko Ospitaleko langileek ere beren gaitzespena azaldu zuten David Alvarezek jasan zuen egoeraz.

Daviden familia harreman handia izan du, eta du gaur egun ere, Sopelarekin; horregatik bere  oroimena beti izan da gogoan Sopelan.

Bisitak: 708
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu