Sopela: %10eko langabezia, 669 bizilagun

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Ostirala, 12 Urria 2018 Argitaratua: Ostirala, 12 Urria 2018

Sopela langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. hirugarren hiruhilabetekoaren amaieran, irailaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 669 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10.

Azken hiru hilabete hauetan langabezia-tasan oso aldaketa gutxi eman dira, horrela ekainean 662 lagun zeuden langabezian, 685 uztailean eta 707 abuztuan.

Emakume gehiago: %11,7ko langabezia emakumeen artean

669 langabetu hauetatik, 386 (%11,7) emakumeak dira eta 283 (%8,3) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 38 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 279 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 352 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. Honek ere, argi adierazten du langabeziak eragin gehiago duela adina aurrera joan ahala.

Kontratazioan prekarietatea nagusi: 10 behin betiko lan-kontratu soilik

2012-2014 urteen artean langabeturik kopururik handiena eman zen herri guztietan “krisia” deitutakoak gogor jo zuelako. Egia da, geroztik, apurka-apurka langabeziaren tasa murrizten ari dela, baina ukaezina da kontratazioan prekarietatea nagusitzen ari dela argi eta garbi, lanaren eta kontratuen “kalitatea” urri dela oso; horrela: 2018ko irailean 238 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 10 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 9 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 219, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 161 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 54, eraikuntzan 22 eta kontratu bi nekazaritzan.

Bizkaian eta Autonomi Erkidegoan

Bizkaian langabeziaren tasa %12,7koa da; emakumeen artean % 14,6 eta gizonezkoen artean %10,9. EAE, langabeziaren tasa % 11,5 da; emakumeen artean % 13,6 eta gizonezkoen artean %9,5

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

Bisitak: 129
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu