"Orain Presoak" Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 01 Urria 2018 Argitaratua: Astelehena, 01 Urria 2018

Sopela SARESopelan

Datorren igandean, urriak 7, “Orain presoak” jardunaren barnean, SAREk aurkezpena egingo du Sopelako udaletxeko plazan 13:00etan. Ekitaldian Joseba Azkarraga, Ainhoa Etxeberria eta Arantza Aldezabal hizlariek hartuko dute parte. Ikusi: Sopela: “ez gaude ados urruntze espetxe-politikarekin” aho batez

Uribe Kostan

Sopelako ekitaldiak itxiera emango dio Uribe Kosta osoan antolatu diren zenbait ekitaldiri, horrela urriaren 3-4 eta 5ean “Motxiladun umeen erakusketa” izango da Algortako kultur etxean. 5ean eta gai honen inguruan ere, Itzulbatzeta-Romoko kultur Etxean, solasaldia batean Olatz Barrenetxea, Maialen Zuazo eta Ibon Larrinaga arituko dira. Motxiladun Umeen erakusketa abian jarri da Exprai artista nafarraren laguntzaz ume hauen errelitatea eta testigantzak jasotzeko. Erakusketan Exprai artistak eginiko marrazkiak, errealitatea era grafikoan agertzen duten irudiak eta gune interaktibo bat dago (audiobisuala, bixita simulatzen duen kristala eta telefonoak, haur bat eta bere amaren arteko telefono deia, …).

Donostian

Uribe Kostan eta Euskal Herrian zehar burutzen ari diren ekimen hauek guztiek bat egingo dute urriaren 20an Donostiako manifestazioan “Orain presoak” aldarrikatzeko.

Bisitak: 181
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu