Zentsuraren Aurkako Eguna Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Ostirala, 28 Iraila 2018 Argitaratua: Ostirala, 28 Iraila 2018

zentsurarik ez

Zentsuraren Aurkako Eguna egingo dute bihar, hilak 29, Sopelan

Hainbat kolektiboek zabaldutako oharraren arabera, maiatzean, Sopelako hondartzan muralak egiten zuten bitartean, ertzainak agertu eta mozal legea aplikatu zien isunak ipiniz. Muralak hurrengo egunean ezabatu zituen Sopelako udalak eta gainera, alkateak salaketa ipini zienez urtarrilean epaiketa izango dute. Kolektiboen arabera argi dago honen atzean zentsura politikoa baino ez dagoela “muralak egin genituen hormetan dauden grafitiak borratzeaz inor arduratu ez dela ikustea besterik dago”.

Zentsuraren Kontrako Eguna

Hau guztia gaitzesteko, Zentsuraren Kontrako Eguna egingo dute bihar eta goizeko 10:00etan ipini dute hitzordua, Larrabasterrako metro-geltokian. Horren ostean, jolasak egingo dituzte hondartzan, luncha eta bertsolariak egongo dira.

Sopelan ez ezik Algortan ere

Zentsuraren erasoak ez dira Sopelan bakarrik jasan. Algortako gazte batzuei ere mural bat margotzeagatik ezarri zizkieten isunak udan, horregatik, zentsura normaltasunez onartzeari uzteko eta mezu askatzaileak zabaltzeko, gonbidapena egiten da irailaren 29an Sopelako Zentsuraren Aurkako Egunean parte hartzera eta babesa ematera.

Bisitak: 147
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu