Sopelako jaiak: EUSKARALDIAren pregoia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Jaiak Noiz sortua: Osteguna, 28 Ekaina 2018 Argitaratua: Osteguna, 28 Ekaina 2018

Sopela Euskaraldia pregoiaSopela EuskaraldiaGaur hasi dira jaiak: gora Sopelako jai herrikoiak, euskaldunak eta parekideak!. Aurten Sopelako San Pedrotan Euskaraldiak eman dio hasiera jaiari.

Hona hemen udaletxeko balkoitik Euskaraldiko kideek irakurritako pregoia:

Arrastion Sopela!
Aurtengo jaietan EUSKARALDIArako sortu dan talde bultzatzaileko kideok emongo deutsagu hasiera Sopelako jaiei. Horregaitik, eskerrak emon gure deutseguz jai batzordeko kideei guri pregoia botateko aukera emoteagatik.

2018. urteak hizkuntza ohiturak aldatzeko urtea izan behar dau eta helburu hori lortzeko sortu dugu Sopelako euskararen aldeko talde hau.

Sopelako herritarren artean, 10etik 7k euskera ulertzen dogu, baina hori ez da egunerokoan erakusten. Euskera ezagutzetik euskera erabiltzera pasatzeko unea da! Euskeraren alde egotetik euskeraz egitera emon behar da pausua. Hizkuntza ohiturak aldatzea euskaldun guztion erronka izango da.

2018. urtea hizkuntza ohiturak aldatzeko urtea izatea gura dogu. Euskeraz bizi gura dogun guztiok hizkuntza ohiturak, batera aldatzen badoguz herrian izango dauan eragina handia izango da. Horregaitik, indarrak batzeko unea da. Batera jarduten badogu, errazagoa egingo jaku.

Euskaraldia Euskal Herri mailan egingo dan ariketa social erraldoia izengo da.Helburua 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunean, egunerokoan euskeraz bizi gura dogun guztiok euskeraz bizitzeko pausuak emotera gonbidatzen zaituztegu.

Horregaitik, herriko jaiak motorrak berotzeko aitzakia egokia dira eta euskaldunak euskeraz egitera gonbidatzen zaituegu. Euskaldunon artean euskeraz egin dagigun! Beraz, plazan zagozeen BELARRIPREST eta AHOBIZI guztiok, zuen eguna heldu da!

Gogoratu gure jaietako genero eta bardintasunezko erizpideak…
LIBRE SENTITU ETA LIBREKI DISFRUTATU!
ERRESPETUA!
ZU ERE JAIEN PARTE ZARELA!
JAI PARTE HARTZAILEAK!
BERDINTASUNERANTZ GOAZELA!

Jaiak goza dagizuezala espero dogu, herriko bazter guztiak alaituz, urrun dagozan horiei bere irits dakien gure alkartasuna eta alaitasuna!!

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!
BADA GARAIA! Egin dagigun apustua!
GORA SOPELAKO JAI HERRIKOIAK, EUSKALDUNAK ETA PAREKIDEAK!


Bisitak: 206
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu