Sopelako Euskaraldiaren Hamaikakoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Ostirala, 19 Urria 2018 Argitaratua: Ostirala, 19 Urria 2018

Sopela euskaraldia

 

Atzo, urriak 18, Sopelako Euskaraldiaren hamaikakoa osatu duten lagunen zerrenda aurkeztu da Jauregizar plazan 18:30ean.

 

 

 

Hamaika lagun hauek, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dute belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Aurkezpenean “Hamaika”koen argazkia ateratzeaz gain Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsolariek jardun zuten eta Meñakoz taldeko trikitilariek eta pandero-joleek giroa alaitu zuten.

Hamaika lagunen artean aurpegi ezagunak eta ezezagunak zeuden, betiko sopeloztarrak eta sopeloztar berriak… Argazkian ezkerretik hasita:
Joseba Iriondo: kazetaria eta “Palestina Hotela -not american; I´m basque” liburuaren idazlea.
Nobuko: Sopelan bizi den Japongo laguna eta euskara ikaslea.
Oier Arakistain: Pilotaria eta Desobedentzizaz taldeko abeslaria.
Bene Markaida: Betiko Sopeloztarra, Sopelako “indígena”  definitu zuen bere burua.
Aida Moral: Sopelan bizi den Cadizeko laguna eta euskara ikaslea.
Xabier Saitua: Betiko Sopeloztarra, eta argazkilaria
Mikel Bizar: Musikaria Idi Bihotz eta Jare taldeetan. Orain Auritz-en
Leire Ucha: Sopeloztarra , aktorea
Aritz Aduritz: Athletiko jokalari ezaguna
Jose Anjel iribar: Athletiko atezain historikoa
Miren Dovaran: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Zer da euskaraldia?

Bisitak: 182
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu