Sopelako udalak ez du oraindik Hiruka euskal aldizkaria laguntzen.
Urte eta erdi pasa da
Urte eta erdi pasa da EHBilduk salatu zuenetik PNVk zuzentzen duen Sopelako udalak uko egin ziola diru-laguntza Uribe Kosta osokoa den Hiruka euskal komunikabideari. 2017ko urte hasieratik Hiruka astekarian ez da agertzen Sopelako armarria erakunde laguntzaileen artean, Hirukak horrela erabaki zuelako udalak diru laguntza ukatu zionean.
Sopela: laguntzarik ematen ez duen Udal bakarra
Sopela da laguntzarik ematen ez duen udalerri bakarra, hain zuzen ere, astekarian aipatzen dira erakunde laguntzaileak eta eskualdeko beste herri guztiak agertzen dira: Getxo, Leioa, Erandio, Berango, Urduliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz. Gainera Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzaren ikurrak ere ikusgai daude erakunde laguntzaileen artean.
PNVk entzungor
2017ko otsailean Sopelako EHBilduk udal Komunikazio batzordean gaia mahairatu zuen azalpenak eskatuz eta PNVk egoera zuzenduko zuela adierazi zuen. HIRUKAren azken alean, (2018ko Udako Berezian) oraindik ez da agertzen Sopela erakunde laguntzaileen artean argazkian ikus daitekeenez. “HIRUKAk zerbitzu ona eskaintzen dio eskualde osoari, Sopela barne, eta lotsagarria da inguruan dugun euskarazko komunikabide bakarrari laguntzarik ez ematea. Laguntza berriro bidera dadin exijitzen dugu” eskatu zuen EHbilduk 2017ko otsailean. PNVk entzungor egin dio euskaltzaleon aldizkariari.