Sopelan, GUK ERE PLANTO

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Emakumea Noiz sortua: Osteguna, 08 Martxoa 2018 Argitaratua: Osteguna, 08 Martxoa 2018

Sopelan Planto martxoak 8Gaur, martxoak 8, greba: “GREBA… eta planto egingo bagenu? eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu?… EMAKUMEON LANA IKUSTARAZI EGIN BEHAR DUGU, horregatik gure aldarrikapenak lan munduaz harago doaz: ikasketetan, zaintzan zein kontsumo arloan ere greba deitu dugu. Martxoaren 8an euskal herriko mugimendu feministak EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatu behar dugu". 

Hauxe da gaurko aldarria eta ildo honi jarraituz…

Sopelan mobilizazioa

Sopelako talde feministak, gaur, 18:00etan udaletxeko plaza ingurutik elkartzeko deia egin du mezua hau zabaltzeko eta ozen esateko mundua gelditu dela.

Sopelako udal osoko bilkuran

Sopelako udal osoko bilkuran bi mozio eztabaidatu ziren gai honen inguruan, batetik EUDELek proposatutako testua eta bestetik EHBilduk eta adskribitu gabeko zinegotziak adostutakoa.

EUDELek prestatutakoan aipamena egiten zitzaion gaurko egunerako deituriko grebari, baina ez zen argi eta garbi deialdia egiten greba honekin bat egiteko “herritarrei dei egiten die martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu eta deituko diren ekitaldi eta ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten”.

EHBilduk eta adskribitu gabeko zinegotziak adostutako testuan, aldiz, dei zuzena eta zalantzarik gabekoa egiten zen: “Sopelako udalak bat egiten du greba deialdiarein… eta Sopelako udalak dei egiten die herriko emakumei grebarekin bat egin dezaten”.

Bozketa orduan, EUDELek proposamena nagusitu zen PNV, PSE eta DB-TU  taldeko zinegotziaren babesarekin (9 boto), eta EHBildu eta adskribitu gabeko zinegotziak (7 boto)

 

Bisitak: 437
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu