Sopela: “ez gaude ados urruntze espetxe-politikarekin” aho batez

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Osteguna, 27 Iraila 2018 Argitaratua: Osteguna, 27 Iraila 2018

Sopelak: urruntze politikoa ezSopelako udal osoko bilkurak aho batez onartu du SAREk aurkeztutako mozioa urruntze politika bertan behera uzteko. SAREk mozioa aurkeztu zien alderdi guztiei, EHBilduk bideratu zuen mozioa plenoan aurkeztu ahal izatea eta alderdi guztiek (PNV, EHBILDU, DB-TU, PSE, Orain Sopelea eta atxikitu gabeko zinegotziak) BAI esan zioten mozioari eta ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin azaldu dute.

Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.

Sopelako presoak Sopelara

Mozioaren sarreran Sopelako preso bien egoera aipatzen zen, eta plenoan EHBilduko eledunak gogorarazi zituen: Sergio Polo Algeciraseko presondegian dago 1.060 kilometrotara, eta Urko Labeaga, Villabonako presondegian 331 kilometrotara

Bisitak: 302
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu