Sopelako AITXU euskara taldea badoa 10 urte eta gero

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Larunbata, 01 Urria 2016 Argitaratua: Larunbata, 01 Urria 2016

Sopelako Aitxu2006an hasitako bidearen amaiera

Gaur, urriak 2, AITXU euskara taldeak erromeria antolatu du Dangiliske taldearen eskutik. Ekitaldi honen bidez, eta urriaren amaieran Taberna Ibiltari taldearen lagunekin izango den “Kale kantuketarekin” 2006an hasitako bideari amaiera emango dio Aitxuk.

Aitxu, talde eredugarria Sopela euskaldun baten alde

2006an sortu zen Aitxu Sopelan euskaldun batzuen ekimenen esker euskararen erabilpenaren inguruan zegoen utzikeria ikusita. Mapa soziolinguistikoaren arabera lau sopeloztarretatik hiru (%76,64) euskalduna da edo ondo ulertzen du euskaraz. Egoera honen aurrean, instituzioen (udala zein mankomunitatea) "politika testimoniala" zen Aitxuren ustez. Urte hauetan guztietan Aitxu ideologia ezberdinetako euskaldunak elkartzen eta euskararen agenteak bilakatzen saiatu da “Euskara guztiona da, euskarak batzen gaitu” lelopean.

Aitxu: ibilbide oparoa

10 urte hauetan hiru esparrutan oinarritu du bere lana Aitxuk: Sentsibilizazioa (kanpainak, erromeriak, kantaldia,…) erabilpenerako eremu berrien “konkista” (tabernari eta dendari euskaldunak ikustarazi eremu horietan euskararen erabilpena errazteko, kirol mundua (Ugeraga eta futbola) eta zerbitzu publikoetan euskara bermatzeko ahalegina (kiroldegia, udala, mankomunitatea…). Horretarako alderdiekin “harreman positiboak” izan dituzte, baina instituzioetatik “bultzada gutxi izan dutela” uste du Aitxuk, “inertziak eta ezintasunak nagusi” baitira.

Orain agur esateko eta txanda pasatzeko ordua. Sopela.net-ek Aitxu euskararen alde egindako lan eskerga eskertzen du.

Bisitak: 1449
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu