Uncategorised

Sopelatik KORRIKA Iruñera

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Osteguna, 06 Apirila 2017 Argitaratua: Ostirala, 07 Apirila 2017

Sopela Korrika Iruña

Sopelako kaleak zeharkatu ondoren, eta sopelostarron babesa sekulakoa izan ostean, aukera dago KORRIKAren azken kilometroak egiteko Iruñean.

Autobusa

Iruñera joateko autobusa antolatu da Uribe Kostan eta interesatuok ondorengo aukerak dituzte izena emateko: Idatzi lohitzune-r@aek.eus; 608 799 742 zenbakian wasappen bidez edo galdetu AEK euskaltegian.

Aurreikusitako irteera ordutegia honako hau da: Gorliz – Plentzia 08:00eta (hondatzako errotondan); Sopelan 08:15ean (elizako markesinan); Benetako diru-kasinoan gozatu mapleleafonlinecasino.com/real-money/ eta irabazi dirua! Algortan 08:25ean (Lauaxetako AEK euskaltegian); Erromon 08:35 (elizan); Leioan  08:45ean (Boulevardeko bus geltokian)eta Erandion 08:55 (Gasolinon)

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako AITXU euskara taldea badoa 10 urte eta gero

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Larunbata, 01 Urria 2016 Argitaratua: Larunbata, 01 Urria 2016

Sopelako Aitxu2006an hasitako bidearen amaiera

Gaur, urriak 2, AITXU euskara taldeak erromeria antolatu du Dangiliske taldearen eskutik. Ekitaldi honen bidez, eta urriaren amaieran Taberna Ibiltari taldearen lagunekin izango den “Kale kantuketarekin” 2006an hasitako bideari amaiera emango dio Aitxuk.

Aitxu, talde eredugarria Sopela euskaldun baten alde

2006an sortu zen Aitxu Sopelan euskaldun batzuen ekimenen esker euskararen erabilpenaren inguruan zegoen utzikeria ikusita. Mapa soziolinguistikoaren arabera lau sopeloztarretatik hiru (%76,64) euskalduna da edo ondo ulertzen du euskaraz. Egoera honen aurrean, instituzioen (udala zein mankomunitatea) "politika testimoniala" zen Aitxuren ustez. Urte hauetan guztietan Aitxu ideologia ezberdinetako euskaldunak elkartzen eta euskararen agenteak bilakatzen saiatu da “Euskara guztiona da, euskarak batzen gaitu” lelopean.

Aitxu: ibilbide oparoa

10 urte hauetan hiru esparrutan oinarritu du bere lana Aitxuk: Sentsibilizazioa (kanpainak, erromeriak, kantaldia,…) erabilpenerako eremu berrien “konkista” (tabernari eta dendari euskaldunak ikustarazi eremu horietan euskararen erabilpena errazteko, kirol mundua (Ugeraga eta futbola) eta zerbitzu publikoetan euskara bermatzeko ahalegina (kiroldegia, udala, mankomunitatea…). Horretarako alderdiekin “harreman positiboak” izan dituzte, baina instituzioetatik “bultzada gutxi izan dutela” uste du Aitxuk, “inertziak eta ezintasunak nagusi” baitira.

Orain agur esateko eta txanda pasatzeko ordua. Sopela.net-ek Aitxu euskararen alde egindako lan eskerga eskertzen du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bizkaiko azken eserlekua EHBildurentzat, eta Sopelarentzat

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Ostirala, 30 Iraila 2016 Argitaratua: Ostirala, 30 Iraila 2016

Sopela LeireEHBildurentzat

Igandeko emaitzekin, zalantza zegoen Bizkaiko azken eserlekua PNVrena edo EHBildurena izango zen. Estatutik kanpoko botoak zenbatu ondoren eta hainbat inpugnazio onartu ostean, EHBilduk lortu du Bizkaiko azken eserlua, eta ondorioz EHBilduren 5. legebiltzarkidea Bizkaian.

Sopelarentzat

EHBilduren zerrendaren 5. kidea Leire Pinedo zen, sopeloztarra eta hainbat urtetan zinegotzia Sopelako udaletxean.

Argazkian Leire Pinedo, Oskar Matute eta Dani Maeztu legebiltzarkideak aurreko legealdian

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Arazoak Zerbidorearin

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Osteguna, 10 Abendua 2015 Argitaratua: Osteguna, 10 Abendua 2015

arazoak

 

Arazoak izan ditugu Web guneko Zerbidorenarekin, hurrengo egunetan artikuluak berreskuratzen saiatuko gara, barkatu eragozpenak.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Azken ostirala Sopelan

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Osteguna, 28 Maiatza 2015 Argitaratua: Osteguna, 28 Maiatza 2015

Sopelara

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bihar maiatzaren 29an azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelako eta Euskal Herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hori dela eta, ohikoa den bezala udaletxeko plazan 20:00etan biltzeko deia luzatzen da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2.- Galderak Sopelako EHBILDUren hautagaiari

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Astelehena, 11 Maiatza 2015 Argitaratua: Astelehena, 11 Maiatza 2015

Bigarren saio honetako gaia: Etxebizitzak Sopelan

El tema de esta segunda sesión: La vivienda en Sopela

Lau helburu aipatuko ditut: etxegabetzerik ez, Babes Ofizialeko Etxeak bultzatu, alokairua sustatu eta HAPO berria egin.(Hiri Antolamendurako Plan orokorra)

Etxegabetzeak direla eta, gurea egiten dugu Sopelako udalean onartutako protokoloa. Ez dut gehiago luzatuko atal hau, protokoloa udalaren web orrian dago deskargatu.

Babes ofizialeko etxebizitzei (BOE) dagokionez, Asu eta Bareñon eraikitzen ari diren babespeko etxeak (93 eta 40) amaitzea da gure helburua. Etxebizitza hauek 1998an ezarritako Arau Subsidiarioetan agertzen ziren, eta 2011 arte, PNVk udala kudeatu zuen bitartean, soilik 70 BOE egin ziren. EHBildu lau urtetan 133 jarri ditu abian eta legealdi honetan bukatu nahi ditugu. Honekin batera Abaro eskualdeko garapena bizkortuko dugu, bertan beste 500 BOE kokatzen baitira. Aipatzea, zonalde hau ere geldirik egon dela 1998tik eta legealdi honetan, EHBILDU alkatetzan egonik, 3 aldeko akordioa lortu dela: lurren jabeak, udala eta Eusko Jaurlaritza.

Hirugarren atala alokairuko etxebizitzarena da. Une honetan garatzen ari den Loiola eskualdean 28 alokairuzkoa etxebizitza eraikitzea da gure helburua. Gainera adostasunak bilatzen saiatuko gara hutsik dauden etxebizitzen jabeekin alokairuan jar ditzaten.

Laugarrenik, eta helburu hau epe luzekoa da, Sopelako HAPO berria bultzatzea da. Legealdi honetan lehen pausuak eman ditugu: aholkularitza kontseilua abian dago eta HAPO berria egiteko prozedura martxan dago. HAPO berri batek datozen urteetako Sopelako etxe motak eta kopuruak mugatuko ditu.

Ezin dut bukatu aipatu gabe EHBILDUri egin zaion kritika: ez duela geldiarazi Sopelan dagoen eraikuntza kostalde gertuko eskualdean. Neurri handi batean kritika horiek onartu behar dira; baina 3 zehaztapen ematea gustatuko litzaidake. Bat: guneren bat geldiarazteko aukera izan dugunean 7.1 (alegia) berehala izan dugu  Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi nagusiaren eskaera erabakia bertan behera uzteko 1998ko Arau Subsidiarioak indarrean daudelako. Honek ageriago uzten du HAPO berriaren garrantzia. Bigarren zehaztasuna: gure esku egon den guztia egin dugu hainbat zonalde berreskuratzeko irispide ekologikoekin: Urkoko padura, orain Ingesta guneari heldu nahi diogu, eta hurrengo legealdian Lemozas lehengoratu nahi dugu. Eta hirugarren aipamena: eraiki dugu bai, baina esan dudan moduan lehentasuna eman diegu BOEei eta ez elkarri atxikitako etxeei.

 

 

Citaré cuatro objetivos: No a los desahucios, promoción de la Viviendas de Protección Oficial, impulsar el alquiler y finalizar el nuevo PGOU (Plan General de Ordenación Urbana)

Respecto a los desahucios hacemos nuestro el protocolo aprobado por el ayuntamiento de Sopela. No me extenderé en este punto, el protocolo está al alcance de cualquiera en la página web del ayuntamiento.

Respecto a las Viviendas de Protección Oficial (VPO) queremos terminar las viviendas actualmente en construcción en Asu y Bareño (93 y 40). Estas viviendas estaban previstas en las Normas Subsidiarias del 1998 y hasta el 2011, mientras que el PNV gestionaba el ayuntamiento solo se construyeron 70 VPO. EHBILDU, en los cuatro años de esta legislatura ha comenzado 133 y en la próxima las terminaremos. También queremos dar importancia al desarrollo del sector de Abaro donde se prevén 500 VPO. Esta zona ha estado paralizada desde 1998 y en estos cuatro años con EHBILDU en la alcaldía se ha logrado un acuerdo a tres bandas: propietarios de los terrenos, ayuntamiento y Gobierno Vasco para desbloquear la situación.

El tercer objetivo es la vivienda de alquiler. Nuestro objetivo son 28 viviendas de alquiler en la zona de Loiola que se está desarrollando en la actualidad. Además deseamos lograr acuerdos con los propietarios de las viviendas no utilizadas para ponerlas en el mercado de alquiler.

El cuarto objetivo es a más largo plazo, impulsamos el nuevo PGOU de Sopela. En esta legislatura se han dado los primeros pasos: el consejo asesor de urbanismo está en marcha y el proceso para un nuevo PGOU ha comenzado. Un nuevo PGOU marcará a futuro cuantas y que tipo de viviendas necesita Sopela.

No puedo acabar esta respuesta sin citar algunas críticas que se le ha realizado EHBILDU por no parar la construcción en zonas cercanas a la costa. En gran medida acepto estas críticas pero quiero dar tres explicaciones. La primera: cuando hemos logrado parar alguna zona, como la 7.1, enseguida hemos tenido un requerimiento del Tribunal Superior de Justicia del Pais Vasco, porque las viviendas se basan en las normas subsidiarias del 98 y están en vigor. Esto remarca todavía más la necesidad de un nuevo PGOU. La segunda explicación es que hemos hecho cuanto ha sido posible por recuperar zonas con criterios ecológicos: la vega de Urko, ahora la zona de Ingesta y para la próxima legislatura contemplamos la zona de Lemozas. La tercera explicación es que se ha construido, es cierto, pero hemos potenciado las VPO y no solamente los adosados.

LEHEN GAIA: SOLDATAK; DIETAK; KOMISIOAK....

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela LIBRE

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Ostirala, 07 Martxoa 2014 Argitaratua: Ostirala, 07 Martxoa 2014

elkarrateratzea

Elkarretaratzea: martxoaren 12an, 12:00etan BBVA eta Santander bakuen artean.

 

 

 

 

Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuneko ordezkari izandako 36 lagun eta 110 herriko taberna eta elkarte epaituak izaten ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Elkarte hauen artean Sopelako Mikelats Herriko Taberna eta eskualdeko beste herri batzuetakoak daude: Urdulizekoa, Berangokoa eta Algortakoa.

Epaiketa hau bukatzear dagoela eta, epaituei elkartasuna adierazteko eta eraso hauek salatzeko elkarretaratzea egingo da hurrengo martxoaren 12an (asteazkena) 12:00etan BBVA eta Santander bakuen artean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako ERNAI martxan

Kategoria: Uncategorised Noiz sortua: Osteguna, 28 Azaroa 2013 Argitaratua: Osteguna, 28 Azaroa 2013

 

Pasadan astean, Sopelako gazteek ERNAI erakunde gaztea, abertzalea eta ezkertiarra aurkeztu zuten, antolaketa eta borroka molde desberdinen bitartez, Euskal Herri aske, feminista eta sozialista helburutzat izango duen gazte erakundea.

"Noiz arte Sopela isil eta xume bat? Etxean geratuko al gara gure etorkizuna beste batzuen eskuetan gera dadin?
Argi geratu da antolakuntzarik gabe ez doguzala gure helburuak lortuko!
Gazteon hitza garai barri hauetan entzun dadin Sopelako Ernai Sortzera goaz."

Azaroak 29, ostirala, arratsaldeko 18,30tan, lehenengo bilera irekia burutuko dute, Kurtzio Kultur Etxean. Bertan, Sopela eta EH-ko analisia egingo dute. Horrela, Konpromisorik gabe, Sopeloztar gazte guztiei gonbidapena luzatu diete.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...