Euskal Herria

Sopela Catalunyarekin bat

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 20 Iraila 2017 Argitaratua: Azteazkena, 20 Iraila 2017

Sopela Catalunya

 

 

“Sopela Catalunyarekin bat, demokraziarekin bat” goiburu pean, elkarretaratze bi deitu ditu Sopelako EHBilduk.

Lehen elkarretaratzea gaur (asteazkena, hilak 20) izango da 19:30ean udaletxeko plazan eta bigarrena ostiralean (hilak 22) ordu eta leku berean.

Elkarretaratze hauen bidez Cataluyan emandako Estatuaren oldarraldi errepresiboa salatu nahi du EHBilduk eta Cataluyako hiritarrei helarazi elkartasun osoa.

EHBilduk ere, jakinarazi du datorren asteko Udal Osoko Bilkuran mozio bat aurkeztuko duela. (argazkin asteazkeneko elkarretaratzea)

 

Sopela Catalunya 2

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela: pilota maratoia eta merkatu txikia erabakitze bidean

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 06 Apirila 2017 Argitaratua: Osteguna, 06 Apirila 2017

Sopela KureneLarunbatean, hilak 8, Sopelan bi ekimen esanguratsu eta osagarri egongo dira: pilota maratoia eta Merkatu Txikia.

Pilota maratoia

09:30etik aurrera Sopelako pilotalekuan 12 orduz pilota maratoia izango da Kurene Taldeak antolaturik. Egun osoan zehar hainbat modalitatez gozatzeko aukera egongo da: eskuz binakakoak (kategoria guztiak); Paleta Goma  (emakumezkoak eta gizonezkoak); Pala motza eta larruzkoa eta Zesta –punta. Honez gain bi orduro pilotak, kamisetak eta bestelako materialak zozketatuko da; 22:00etako zozketa, gainera, berezia izango da.

Merkatu txikia

11:00-15:00ra bitartean, udaletxeko plazan Merkatu Txikia egongo da, bertan arropa eta hainbat artikulu salduko dira, guztiak egoera onean eta prezio merkean. Norbaitek artikuluren bat eman nahi badu Merkatu Txikian sal dadin, 10:00etatik aurrera plazatik pasa daiteke artikulua uzteko.

Erabakitze eskubidearen alde: Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Ekimen hauen bultzatzailea Sopelako Gure Esku Dago herri ekimena da. Maiatzaren zazpian erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta burutuko da Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Herri kontsulta honetan “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dute bizilagunek. Pilota maratoia eta Merkatu Txikia maitzaren zazpian egingo den herri kontsulta babesteko eta bultzatzeko antolatu dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako GED taldeak antolatutako zozketaren zenbaki saritua: 374

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 02 Martxoa 2017 Argitaratua: Osteguna, 02 Martxoa 2017

Sopela 374Zenbaki saritua 374 da.

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak zozketatutako Athleticen kamiseta, emakumezkoen taldeak sinatua,  374 zenbakiaren jabeari egokitu zaio. Gaur, martxoak 2, egin da zozketa LAIAK tabernan 20:30ean eta zenbakia atera duen “esku zuria” June Ansoleaga sopeloztar eta kazetari ezaguna izan da.

Maiatzaren 7an herri galdeketa

Zozketa herrikoi hau Sopelako Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta bultzatzeko. Ezaguna denez datorren maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatuko da Uribe Kostako hainbat herritan, haien artean Sopelan.

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?

Horixe da maiatzaren 7an erantzun beharreko galdera. Galdera hau otsailaren 11an aurkeztu zen agerraldi jendetsu batean Sopelako udaletxeko plazan. Antolatzaileek azaldu zuten moduan, Uribe Kostako 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu zuen, gainera PNV, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu zuten erabaki honetan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitze eskubidearen aldeko zozketa herrikoia Sopelan

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 04 Otsaila 2017 Argitaratua: Larunbata, 04 Otsaila 2017

Sopela zozketa


Athleticen kamiseta bat, emakumezkoen taldeak sinatua, zozketatuko da martxoaren 2an LAIAK tabernan 20:30ean. Boletoak salgai egongo dira datorren astelehenetik, hilak 6, aurrera euro batean.

Maiatzaren 7an herri galdeketa

Zozketa herrikoi hau Uribe Kostako ADOS – Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta bultzatzeko. Ezaguna denez  “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” goiburupean 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatuko da Uribe Kostako hainbat herritan, haien artean Sopelan.

Talde eragileak jakinarazi du datorren larunbatean, hilak 11, publikoa egingo duela zein izango den erantzun beharreko galdera.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure Esku Dago: urte zaharrari agur esateko jaia Sopelan

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 28 Abendua 2016 Argitaratua: Azteazkena, 28 Abendua 2016

Sopela 2016ri agur GED2016. urteari agur esateko eta 2017ari ongi etorria emateko Gure Esku  Dago herri ekimenak jaia herrikoia antolatu du abenduaren 30ean Sopelako Udaletxeko plazan 17:00etatik aurrera: 17:00etan mikro-azoka izango da; 18:00etan kandelen mosaikoa; 18:30ean txokolatea eta bizkotxo banaketa eta bukatzeko lagunen arteko brindisa.

2016… urte oparoa

2016. urtea  oparoa izan da Gure Esku Dagorentzat: Euskal Herriko hainbat herritan kontsultak gauzatu dira eta maiatzaren 22an Uribe Kostan Ados talde sustatzailea aurkeztu zen. Egun hartan 150 lagunek “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” aldarrikatu zuten eta lau herrik konpromisoa hartu zuten herri-galdeketa gauzatzeko 2017an: Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz.

Oinarrizko sinadura bilketa egin ondoren prozesuari zilegitasuna emateko, Gorliz eta Plentzia herriek ere bat egin zuten herri galdeketarekin, eta une honetan herri hauetan guztietan eztabaidatzen ari dira egin beharreko galderaz.

2017rako erronka: MAIATZAREN 7an herri galdeketa

Horixe da zalantzarik gabe Gure Esku Dagok duen erronka, 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatzea Uribe Kostako herrietan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela galdeketaren bidean

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 10 Abendua 2016 Argitaratua: Larunbata, 10 Abendua 2016

Sopela galdeketaren bidean

 

 

Datorren asteazkenean, hilak 14, Kurtzio Kultur etxean Mahai ingurua eta solasaldia irekia egongo da “Galdeketaren Bidean Uribe Kostan” gaiaren inguruan.

Antolatzailea Uribe Kosta – ADOS – Gure Esku Dago herri mugimendua da eta parte hartuko dute Iñaki Zarraoa Zabalak (EAJ-PNV); Laura Mintegi Lakarrak (EHBildu) eta Sergio Campo Lladok (Ahal Dugu-Podemos)

Hitzaldiaren aurkezlea eta  moderatzailea Imanol Igeregi izango da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Mendi martxa erabakitzeko eskubidearen alde

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 13 Azaroa 2016 Argitaratua: Igandea, 13 Azaroa 2016

Sopela mendi martxa

 

 

Datorren igandea, azaroak 20.

Uribe Kostako GURE ESKU DAGO herri ekimenak mendi martxa herrikoia antolatu du datorren igandean, hilak 20 “Pausoz pauso erabakitzera goaz” lelopean.

11:00etan irteerak

Hainbat zutabe irtengo dira eskualdeko herrietatik guztiak Plentziako Ontziola plazan elkartzeko. Alde batetik Barrikako, Urdulizeko eta Sopelako udaletxetatik 11:00etan abiatuko dira hiru adar Goierriko Uribarri baserrian 12:00etan biltzeko eta, hortik aurrera, hiru herri hauen ibiltariak Plentziaraino helduko dira Sandeliz auzune igaroz.

Beste aldetik, 11:00etan ere, Armintza eta Andrakasetik beste bi adar irtengo dira, eta Lemoiz (Urizar), Berreaga eta Gorlizeko anbulatorio paretik pasa ondoren, Plentzian elkartuko dira parte hartzaile guztiak.

13:00etan ekitaldia Plentzian

Mendi martxa adin guztiontzat da eta 13:00etan Plentzian ekitaldi laburra egongo da eta giro onean amaiera emango zaio ibilaldiari. Plentzian Gure Esku Dago taldeko kideek publikoa egingo dute lortutako sinadura kopurua eta hurrengo jarduerak ezagutaraziko dituzte.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aurrera doa hauteskunde kanpaina Sopelan

Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 17 Iraila 2016 Argitaratua: Larunbata, 17 Iraila 2016

 

 

Igande honetan, hilak 17; EHBilduk ekitaldia antolatu du Jauregizar plazan 13:00etan. Ekitaldian Bizkaiko zerrendakide bik hartuko dute parte: Iker Kasanova eta Natalia Gardeazabal.

HEMEN eta ORAIN lelopean, ekitaldia jai giroan izango da hitzaldiaz gain Txotx egiteko aukera izango baita. Ekitaldi hau da EHBilduk Sopelan antolatzen duen bigarrena, aurrekoa astean Larrabasterrako Urgitxietan plazan sopeloztar bi herri eta auzoko arazoez mintzatu zirelako: Leire Pinedo, Eusko Legebiltzarrerako hautagaia eta bukatu berri den legebiltzarkidea eta Guillermo Vío (Willy) Sopelako zinegotzia eta EHBilduko eleduna udalean.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Azpikategoriak

  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...