EAJ-PNV karetarik gabe

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Osteguna, 07 Apirila 2011 Argitaratua: Osteguna, 07 Apirila 2011

money sopelaUdal Hauteskundeak hurbiltzen ari dira eta gure herrian PNV aurrekanpaina zabala egiten ari da. Ekimen honen barruan bere hautagiak aurkeztu ditu. Aurkezpen horretan bakoitzaren profila saldu dute eta egia esan herrian oso komentatuta suertatzen ari da titulazioaz eta haien lanbideaz egin duten salmenta. Gainera ingelesaren erabilpena gogotsu azpimarratu dute, Sopelan egunero ingelesa erabiliko bagenu bezala.

Herri eztabaida honen lekukoa jarraian argitaratzen dugun gutuna da. Sopela.net agerkarira Txabi auzokideak bidali digu eta zuekin konpartitzen dugu. Zein da zuen iritzia?

EAJ karetarik gabe

Maiatzeko hauteskundeak bueltan ditugula, hasi da propagandaren dantza gure buzoietan. Ondino botua eskatu gabe baina euren burua aurkezteko erabiltzen duten propaganda egiten ari dira danak.

Zer esaten duten baino nortzuk diren jakin nahi dute herritar gehienek: “ea inor ezagutzen dudan…”,”beitu nor dagoen hemen…”. Aurreko astean EAJrena heldu zen nire etxera eta pentsatu nuen lehengo gauza zera izan zen: “Hauek azkenean argi hitz egiten dute, zer nahi duten argi dago”.

Ez zen ohiko hautes propaganda bat, kurrikulum sorta ederra baizik. Hauek lanpostu bat nahi dute, argi eta garbi. Danak lizenziatuak, ikasle finak, angloparlanteak, batzuen zaletasunak eta guzti. Lehengo aldiz nire bizitzan Recursos Humanos sailean lan egingo banu bezala sentitu naiz hainbeste kurrikulum jasotzean.

Ez dudana ikusi izan da zeintzuk diren euren asmoak poterea lortuz gero, krisi egoera honetan zer egingo dute Sopelako langabetuak lan mundurako sarrera errazteko, herrian etxebizitza ordaingarririk eza konpontzeko…

Hori bai, denek omen dute First, Advance edo Proficiency. Beraz alkatetza lortzen dutenean badakit zer egingo duten: sopelbus berrian SOPELANA – BEACH jarriko dute, oinezkoentzat BRIDGE berri bat zabalduko dute, SPORT CENTER berri bat… baina batez ere, egitea gehien gustatzen zaiena zera da: MONEY, MONEY, MONEY…

Nik behintzat ez diet horretarako lagunduko, AND YOU?

Animo eta Aurrera!!

Txabi.-

Bisitak: 3039
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu