Sopelako udalak haserrea eta kexa helarazi dio Ur Partzuergoari

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Asteartea, 30 Apirila 2019 Argitaratua: Asteartea, 30 Apirila 2019

Sopela Ur PartzuergoaGaur, hilak 30, Sopelako udaletxean izandako Udal Osoko Bilkuran, alderdi guztiek aho batez haien kexa eta haserrea helarazi diote Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari apirilaren 11n eta 12an izandako ur egoera kaxkarrengatik eta bizi lagunei ez abisatzeagatik.

EHBilduk mozioa aurkeztu du, eta alderdi guztiek haien ekarpenak egin dituzte testuak guztion adostasuna lortuz.

Mozioan baloratzen da ur biltegiaren matxura sortu zenetik, 24 ordu baino gehiago igaro zirela Ur Partzuergoak agiri ofiziala argitaratu arte, eta ordu hauetan guztietan herriko etxeetako (etxeak, ikastetxeak, nagusien etxeak, komertzioak, tabernak…) urak ez zituela oinarrizko baldintzak betetzen lasaitasun osoz edangarria izateko. 

Haserrea eta ez kobratzeko eskaera 

Ondorioz Sopelako Udalak bere haserrea eta kexa helarazi dio Ur Partzuergoari, prestutasunez eta arintasunez ez informatzeagatik bizilagunei, ezta udalaren teknikariei ere. Gainera eskatzen dio Ur Partzuergoari kalkula dezan zenbat ur litro utzi dira joaten kontsumitu gabe ura purgatzeko, eta litro hauen kostuek eragina izan ez dezaten bizilagunek ordaindu beharreko fakturan.

Azkenik mozio hau helarazi zaio Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari, eta erantzun ofiziala eskatu eskatu da.

 

Bisitak: 212
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu