Sinadura bilketa gazteen egoera aintzat har dadin

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Osteguna, 21 Martxoa 2019 Argitaratua: Osteguna, 21 Martxoa 2019

sinadura bilketaSopelako bizilagun talde batek sinadura bilketa jarri du abian sare sozialen bidez (change.org) udalak herriko nerabeei, 12 urtetik gorakoei, aukera eta egoitza egokiak eskain diezazkien.

Ekimen honen bultzatzaileen ustez Sopelak gaur egun dituen azpiegiturak urriak dira oso: gela txiki bat Kurtzio Kultur Etxean besterik ez; eta gainera, Zipiriñeko patioko argiak 19:00etan kentzen dituzte, leku arriskutsu bihurtuz. Baldintza hauetan gazteak alderrai ibiltzen dira eta beste udalerri batzuetara joan behar dute.

Sinadura bilketa abian jarri dutenek gazteengan inbertitu behar dela uste dute eta deia egiten diete alderdi politikoei gai hau seriotasunez har dezaten eta atzerapenik gabe gazteentzat plan zehatza gauzatu dezaten.

Bisitak: 215
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu