Sopela.net Shanghain

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Osteguna, 09 Abendua 2010 Argitaratua: Osteguna, 09 Abendua 2010

shanghaiMunduko beste muturretik, Shanghaitik, hain zuzen ere, e-maila hau jaso du Sopela.net-ek:

Orain dala hile batzuk etorri nintzela Shanghaira lan asuntoak direla eta, baina halan da be, goizero-goizero ohetik altza ta internetera konektatu egiten naz, Euskal Herrian zer barri egongo.

Ez bakarrik hemen, txinan, hain ezezaguna egiten jaken herrialde horren barri eukiteko, baizik nire jaioterrian, sopelan, gertatzen ari danaz informatuta egoteko.

Hori dala ta, eskertzekoa da, Sopela.net portalak egiten dauen lana. Informazio eguneratu eta interaktiboaren bitartez... webgune ofizilarengatik izango bazan, nahiko desinformatuta egongo bainintzan.

Eskertzekoa ere, Sopelako gazteriak (Plaza Beltza elkartea, Sekeko Gazte Asanblada, ...) azkenaldi hontan daroan dinamika: euren txapelketa, mobilizazio eta susperraldiaz. Pena da askotan, bultzada txiki bat emoteko sikeran, hor ezin egotea.

Lerro honekaz, munduko beste puntatik agur baino laster arte bat botaz, hurrengora arte esaten deutsuet.
Sopela zara Larrabasterra
izatearen ezina,
halan da be biok alkarrekaz
bikote aparta jakina,
Uribe Kostatik hegaka doan
kresal soineko sorgina,
ezin dot bizitza imagina
zu nirekin ez bazina

Bisitak: 2618
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu