Sopelako emaitzak azken bi hauteskunde orokorretan

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Azteazkena, 13 Azaroa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 13 Azaroa 2019

Sopela hauteskundeak 2019

Sopelako emaitzak azken bi hauteskunde orokorretan, apirilaren 28an eta azaroaren 10ean

Zenbait datu

Partaidetza txikiagoa izan da azaroan apirilean baino: apirilean herritarron %77,75ek hartu zuen parte eta orain %71,92k

Ondorioz, alderdi gehienek boto gutxiago atera dute orain apirilean baino: PNV, PSE, Elkarrekin-Podemos, Ciudadanos eta VOX alderdiek jaitsiera izan dute. Dena dela jaitsierak ez du eragin bera izan alderdi guztietan: PSE, Elkarrekin-Podemos, Ciudadanos eta VOX alderdiek jaitsiera izan dute botoetan eta %etan; PNVk, aldiz, botoetan  galera izan arren, %etan ez.

EHBilduk eta PPk, emaitzak hobetu dituzte. Bereziki aipagarria da EHBilduren hobekuntza, neurri batean hobetu duen bakarra dela esan baitaiteke eta PPren hazkundea zehaztu behar delako: apirilean PP+Ciudadanos+VOX alderdiek 598 boto lortu zituzten eta orain 519; beraz Espainiako eskumak ere, bere osotasunean hartuta, boto galera izan du.

VOX badago Sopelan, apirilean 132 boto eta azaroan 110.

Elkarrekin-Podemosek + Mas Pais alderdiek 1.495 boto izan dute, bien batura Elkarrekin Podemosek apirilean lortu zituen emaitzak baino boto gutxiago (1.681). Galera nabarmena.

Bizkaiko azken hautagaiaren “saltsan” beti dago Sopela tartean: PNVk 4. diputatua galdu du behin betiko errekontuan, eta 4. diputatu hori Jon Aiartza zen, sopeloztarra. Azken Autonomia Erkidegorako hauteskundeetan, PNVk ere azken postua galdu zuen, eta postu hori EHBilduko Leire Pinedok eskuratu zuen, sopelostarra bera ere.

Bisitak: 202

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu