Sopela: “Herri biziagoa nahi dugu, erosoa eta erakargarria

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Larunbata, 11 Maiatza 2019 Argitaratua: Larunbata, 11 Maiatza 2019

Sopela udal hauteskundeak“Sopela eraldatu eta hobetu alor guztietan”… horrela laburtu du EHBilduk udal hauteskundeei begira zabaldu duen Herri Programa eta 3 zutabetan oinarri du: bizi kalitatea, parte-hartzea eta herri nortasuna.

Neuri eta proposamen zehatzak

Irisgarritasuna hobetzeko auzoen zaintza nabarmentzen da, batez ere erdigunetik urrun daudenak (Arrietara eta Atxabiribil) eta erdiguneari dagokiola oinezkoei lehentasuna ematea trafikoaren abiadura motelduz.

Pertsonak erreferenteak izanik, haur zein nagusi, Jauregizar Plazaren birmoldaketa gauzatzeari ekin nahi dio EHBilduk: plaza handitu elizatik euskaltegiraino, inguruko espaloiak berrituz eta haurrentzako jolasgune estali bat eraikiz. Beste gune esanguratsua Larrabasterra biziberritzea da auzo erakargarriagoa eta erosoagoa bihurtzeko, horrela Urgitxieta plazan haurrentzako jolasgune estalia eta kultur ekipamendu egokiak (gazteleku, ludoteka, erabilera anitzeko gelak) proposatzen da.

Trafikoaren arazoa konpontzeko prozesu parte-hartzaile bat bideratzeko asmoa dago, herritarrok saihesbide-aukeren artean erabaki bat har dezaten; bidegorrien sarea osatzeaz gain,  metroaren maiztasuna handitzea eskatzen da.

Ezin ahaztu, hezkuntza zentroen egoera. Ikastexe ez masifikatuak eta erdigunetik ahalik eta gertuen proposatzen da. EHBilduren ustez Iberre Institutua handitu behar da Abaro sektorearen garapenarekin bat eginez eta gunen honen Babes Ofizialeko Etxebizitzak bultzatuz. Era berean, eskola berri bat eraikitzea Loroño aldean proposatzen da, Lemotzako ingurunea berreskuratuz. Loroñoko zonalde berean, liburutegi berri bat eraikitzea aurreikusten da eta honek egungo pilotalekuaren eraikina liberatzea ekarriko luke kultur alorreko erabilerarako. Kultura eta gazteriaren alorrean ere badaude bestelako ideiak: Euskara teknikari propio bat udalarentzat eta Kultura Sailaren sendotzea.

Etxebizitza politika dela eta, hainbat irtenbide proposatzen ditu EHBilduk: etxebizitza hutsak merkaturatu, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza (alokairu sozialari garrantzia emanez) eta alokairua diruz laguntzeko deialdia handitzea. Hirigintza eredu berri baten alde egiten da eta horretarako Sopela epe luzera planifikatu behar dela aditzera ematen da eta hau guztia oinarri sendoak izan ditzan HAPO edo Hiria Antolatzeko Plan Orokorra martxan jarri nahi du EHBilduk herri kohesioa, naturguneen babesa eta ekipamendu publiko egokiekin.

Udal funtzionamendua hobetu behar delakoan dago EHBildu, gertuagoa, eraginkorragoa, efizienteagoa eta eragile sozialekin lankidetza aktiboa bultzatuz (talde feministak, kultur elkarteak, kirola, talde ekologistak). Zenbait herritar kontseilu sortzea proposatzen da (emakumea, gazteak, kirola, hezkuntza, turismoa). Udala irekitzeko asmoz bilera publikoak auzoetan eta gaien arabera, prozesu parte-hartzaileak, informazio batzorde irekiak bultzatzea lehenesten da, kontratazio publikoen kontrola klausula sozialen bitartez lotuz (lan arlokoak, ingurumena, kalitatea).

Bisitak: 540

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu