Mugak

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Asteartea, 04 Urria 2011 Argitaratua: Asteartea, 04 Urria 2011
View Comments

 

Gure herria muga batek erdibitzen du, batzutan aduanek, polizia kontrolek edo mugarriek seinalatzen dute marra, bestetan ezin da asmatu zer den frantsesa eta zer espainola.

Irati aldeko erreka tipi bat ezagutzen dut, esate baterako, maldan behera datorrelarik ematen du bere bihurgunetan zer izan deliberatu ezinik heltzen dela: fran, es, frants, espa, frantsesa…

Jendea bizi den lekuetan, baserri edo borda frantses eta espainoletako haurrak ahal dutenean –sarritan ez zaie uzten- elkarrekin jolastera biltzen dira eta euskaraz jolasten dira, eta haientzat mugarik ez.

Gau ilunetan, berriz, militante klandestinoak –paparrean sugearen eta aizkoraren sinboloa daramatela- hirunaka edo launaka batzen dira muga iragaiteko, eta sarritan haur haietako batek gidatzen ditu. Eta muga horrela iragaiten den bakoitzean iruditzen zait muga hori amini bat ezabatu dela.

Jolasten duten haurrek zapaldua, mugausle iraultzaileek zapuztua, muga, agian hareazko gaztelu bat itsasertzeko olatupean bezala deseginen da. Eta egunen batez Euskal Herria erdibituko duen mugarik ez da izanen eta –ametsetan bezala- mundu zabalean ez da mugarik altzatuko, eta nahi duena frantsesa izanen da, eta nahi duena espainola, eta inork ez digu euskaldun izatea debekatuko.

Joseba Sarrionandia, Ainhoari gutunak liburuan… Sarri Sarri… Sarri askatu!

Bisitak: 1885
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu