Iraila

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Astelehena, 22 Abuztua 2011 Argitaratua: Astelehena, 22 Abuztua 2011
View Comments

Bai, ez naiz luzatuko, oraindik oporretan gaude. Ez da izan ohiko uda, eguraldiaren aldetik begi-bistakoa eta politikoki bete betea izaten ari da. Uda honek ere, Euskal Herria abagune politiko garrantzitsua bizitzen ari dela erakusten digu eta Sopelan urteetako lana ondoren ireki dugun aukera, honen adierazlea da.

Uda ez ohikoa izaten ari da, eta lerro hauetatik gehiago esateko ausartuko naiz ni: Irailak ekarriko digun kurtso politiko berrian, martxan daukagun Prozesu Demokratikoaren zutabeak sendotzeko aukera eskainiko digu. Eta honetan denon inplikazioa eskatzekoa ere bada.

 Europan, gatazka politiko-armatua konponbidetik ahalbideratuko den nazio berria eraikitzeko urratsak ematen hasiak gara, Estatuen aurrean herri giza agertzeko baldintzak Txibertan edo Bergaran baino hobeak dira gaur, jakina, kontradikzioak ez daude faltan, gure mesfidantzak beste, baina erantzukizunez apustu berria egingo dugu, legalizazio eta presoen eskubideak mahaiaren erdian kokatuko ditugun bezala. Honetan, zalantzarik gabe, ari gara.

Irailak gehiago eskatuko digu, Euskal Herriaren historiaren une desberdinetan  aurki ditzakegun eskaera berdina, Europan jaiotzeko den Euskal Estatu honi Herri bat dagokio. Irakaskuntzatik, eredu sozioekonomiko berri batetik, euskaraz, kultur eredu berritik, gizartearen antolakuntza demokratiko batetik eraikitzen den Herria. Gurea, Europan nazioak nonahi, baina Herri gutxi ikusten ditut.

Hauxe irailetik aurrera, Ezker Abertzaleak lan handiz garatzen ari den estrategiari egin dezakegun ekarpen potoloena, gatazkaren konponbidetik eraiki nahi dugun Estatuari, herri mugimendutik, Nazio Eraikuntzaz, Herria egiten gaituzten zutabeetatik, dagokion Herria atxiki. Euskaldunon Herria.

Sopelan ez da makala oreka honetan daukagun ardura eta adibidea izateko erantzukizuna. Udaletxea lanean dabiltzan herritar sektoreen aldarrikapenen ondoan jarri, proiektu askatzaile eta euskaldunarekin bat egiten dutenekin elkarlanean, hauspoa eta bozgorailua izanez.

Gurea ez da Udaletxea zabaltzea etor daitezen, gurea Udaletxea herritarrei eskaintzea da, Herri giza antola daitezen-gaitezen. Ea nork blokeatuko du herritarrena den etxea? Sopelakoa Herrietxea bihurtzeko aukera eta ardura guk daukagu.

Herritar sektore antolatuek, Herria egiten gaituzten ezaugarriak garatuz, pizturik mantendu dute Euskal Herriaren sugarra, errepublikan, diktaduran, sasi-demokrazian… Baita egun ere. Askok armen bidea hartu behar izan zuten sugarrari etorkizuna ziurtatzeko. Eta etorkizuna oraina dugu orain.

Euskal Estatuari dagokion Herriaren berreraikuntzan, arloz arlo, borrokak eta proiektuak piztuz, egungo estrategiari egin dezakegun ekarpen zuzenena delakoan, gogoz itxaroten dut nik Iraila. Borroka herri giza emanez, Euskal Herria dugu irabazteko!

Bisitak: 1975
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu