Euskara ahoan zapia lepoan

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Astelehena, 27 Ekaina 2011 Argitaratua: Astelehena, 27 Ekaina 2011
View Comments

Biziki poztu nau AITXU! Euskara Taldeak pregoia irakurriko duela jakiteak. Azken urteetako kirol taldeen “monopolioa” hautsiz.

Kirol arloan lortutako emaitzak baloratzea errazagoa delakoan nago, maila igoerak etab, baina ezin da ukatu AITXUK! egindako lanak ere fruituak eman dituela eta ematen jarraituko duela.

Euskara eta euskal kulturaren aldeko ekimenak ezinbestekoak ditugu gurean, lan handia dugu egiteko oraindik, baina lehen urratsak emanak daude, eta esparru honetan aritzen den talde bat San Pedro jaietan pregoia irakurtzeko ohoreaz saritzea aurrerapausutzat hartu behar dugu.

Lehenago esan bezala, aurrean ditugun erronkak ez dira errazak. Sopela euskaldundu nahi badugu, euskara ikasi nahi dutenei baliabide gehiago eskaini behar zaizkie, dakitenei erabiltzeko bideak erraztu, administrazio mailan euskararen presentzia normalizatu...Eragile askoren lana eskatzen duten helburuak.

Jai giroan euskarari bultzada emateko aukera baliatu behar da, pregoitik hasita, jai egitarauak jasotzen dituen ekitaldietara, garagardo bat eskatzetik lagun berriak egitera. Euskara kalean egotea hizkuntza bizirik dagoen lehen sintoma da.Horrexegatik euskara Sopelako jaietan egongo garenon ahoan bermatu behar da eta  euskararekiko konpromisoa adieraziz.Udaro ematen diren olatuetako bat  aurten Sopelan emango da, euskaraz arituko garenon olatua hain zuzen ere, urte osorako indarra ekarriko duena eta hainbaten aurreiritziak aldatuko dituena.

Aipatutakoagatik guztiagatik, SOPELAn EUSKARA AHOAN ZAPIA LEPOAN aldarrikapenarekin bat egingo dut nik, eta zuk?

Bisitak: 2137
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu