AUPA ZUEK!

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Azteazkena, 08 Ekaina 2011 Argitaratua: Azteazkena, 08 Ekaina 2011
View Comments

 

Sopela.net–eko azkenengo 3 asteko artikuluei begirada bat botata, argi dago bolo-bolo dabilen gaia zein den: hauteskundeak eta maiatzaren 22ko emaitzak. Astuna izan gabe, eta inor aspertzeko arriskua egonik, ezin izan diot eutsi aurreko ostiralean Sopelako udaletxeko plazan gertatutakoa goraipatzeko tentazioari. Bost aipamen labur:

-Bilkura izugarria ikusteko aukera izan genuen. Eguraldi paregabea, arratsaldeko 20:00ak izanik, jendea apurka-apurka bilduz joan zen. Bukatu genuenerako, lehenengo aldiz azkenengo urteetan, Sopelan izan den asanbladarik jendetsuenean parte hartzeko aukera izan genuen. Konturatu baino lehen 200 pertsona baino gehiago bildu ginen udaletxeko harlausa grisei kolore berriak atxikitzeko prest.

 

-Ilusioa nabarmendu nahiko nuke. Formato berria, ideia iraultzaile bezain sinplea plazaratu zen bertan: Sopeloztarrok Aldaketa aldarrikatu dugu. Ilusioz eta herri minez lanari ekin beharko diogu aurrerantzean ere herri dinamika hau mantendu ahal izateko.

-Libertatea: Hitz potolo bezain mamitsua. Ilusioaz gain askatasuna ere behar dugu herrikide eta nazio gisa geure erabakiak hartu ahal izateko. Egunerokoari ere begiratuta, behar beharrezkoa zaigu askatasun eta autogestiorako gaitasuna izatea, Sopelako udaletxean, herritarrekiko hurbilen den egituran, errepestatuak izango diren erabakiak hartu ahal izateko.

-Demokrazia partehartzailea. Askoren ahotan bere zentzu osoa zeharo galduta duen kontzeptua. Ostiralean ale txiki bat gehitu genion Sopelako Herri-Demokraziari. Jendea bildu, ideiak jaso eta bota, guztion hitzak entzun eta errspetatuak izatea. Bai bidegorrien gaian, bai eguneko zentruaren beharran, bai udaletxearekiko komunikazio zuzenean… lan egiteko modua berdina izan beharko litzateke. Sopeloztarren hitza entzun eta erabakitzeko gaitasuna ematea.

-Urrun heltzeko proiektua dugu esku artean. Guztion indarra, lan egiteko gogoa eta ideia berriak behar-beharrezkoa dituena. Milaka kilometrotara, urruntasunean daudenak ere gure artean nahi ditugu. Beraz ekin diezaiogun lanari. Besterik gabe: AUPA ZUEK!

Bisitak: 1753
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu