Lau hausnarketa labur...

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 29 Maiatza 2011 Argitaratua: Igandea, 29 Maiatza 2011
View Comments

Sopelan, Euskal Herrian, Espainian eta Democracia Real…

Sopelan BILDUk argi eta garbi irabazi du, PNV baino 221 boto gehiago. Baten batek, komunikabideetan ere, “ezuste” hitza erabili du. Ez dut uste. Orain dela lau urte ANVk 150 boto eskasetara geratu zen PNVtik, eta aukera handia izan zuen gobernatzeko EA, Ezker Batua eta Berdeekin batera. Ez zen posiblea izan une hartan partiduen arteko harremanek eta egoera politiko orokorrak ez zutelako bideratu, baina bidea irekita geratu zen. Oraingoan bai, eta PNVk (matematikak lagun 7+7+2+1) aztertu beharko du zer egiten duen:

PSOE eta PPrekin paktatu eta sopeloztarren nahiei muzin egin, edo herritar gehienen nahia errespetatu eta BILDUri lagundu alkatetzan Sopelak gobernu aldaketa nahi duela argi esan duelako: BILDUz gain hor daude beste 700 bozka abertzale, aurrerakoiak, ezkerrekoak eta ekologistak (EB+Aralar+Berdeak) udalbatzatik kanpo geratu direnak. Agian norbaiti arraroa suerta dakioke idatzi dudan esaldia: BILDUri lagundu: PNVk alkatetza BILDUren esku utziko balu gero oposizioan bat egiteko PSOE eta PPrekin BILDU desgastatzeko, azpijokoa litzatekeelako eta herritarrak mespretxatu.

Euskal Herrian BILDU “tsunamia” izan dela esan dute. BILDUren emaitzak ikaragarriak izan dira. Behin zutabe honetan idatzi nuen politikan 1+1 ez direla beti 2, eta oraingoan, BILDU barruan zegoen 1+1+1, ez dira izan hiru, lau baizik, herri honen sektore handi batek etorkizun hobe batean ilusioa duelako; herri honen sektore handi bat nekatuta dagoelako apardheiten oinarrituta sortu duten “errealitate birtualez”; herri honen sektore handi batek ez duelako onartzen batzuek konponbiderako pausuak ematen dituzten bitartean, beste batzuek errepresio eskeman sartuta egotea sarekada eta atxiloketa politikoak gauzatuz, (eta abertzale omen den bat, PNV, dena zuritzen… bai zuritzen); herri honen sektore handi bat nazkatuta dagoelako zentzugabeko azpiegiturez, eraiketez e.a. inolako kontsultarik egin gabe eta beti guztion onerako dela esanez. Eta batez ere, herritar asko eta asko lan egiteko, kudeatzeko, politika egiteko beste molde batzuk daudela sinisten dutelako.

Espainia PPk “eskobatu” du PSOE “barrer” dio Espainiako prentsak. PSOEk ez du ordaindu krisi ekonomikoa, herritarrak ez dira (horrela uste dut) hain inozoak; PSOEk ez du krisiaren errua,  baina bai krisiaren kudeaketarena. Ikuspuntu ezkertiar batetik kudeatu beharrean  (socialista obrero) eskumak erabiliko lituzke errezeten bidez kudeatu du, “que la crisis la pague el capital” ezkertiarra bazterrean utzi eta “que la crisis la paguen los obreros, los asalariados” egin du PSOEk. Hori baldin bada PSOEk eskaintzen diona gizarteri, ohiko esaldia izan beharko dugu gogoan: "kopia eta originalaren artean originala hobeto, alegia, PP". Eta euskal gatazkarekin gauza bera, PSOEk PPren formulak erabili ditu… beraz… zertarako PSOEri bozka eman.

"Democracia Real" mugimendua dela eta, onartu behar dut kontrako sentsazioak ditudala mugimendu honekin. Alde batetik mugimendu mota hauek ulertzea kostatzen zait, eta askotan nor dagoen atzean saiatzen naiz bilatzen, beste aldetik, nire buruari galdetzen dio (etsipenez) ea non zeuden gazte hauek beste euskal gazte batzuk mobilizatu eta atxilotuak izan direnean; baina nire “neurosiak” alde batean utzita esan behar dut pozten nauela mugimendu honek, eta txalotzen dut. Zenbat aldiz komentatu dugu nola den posiblea Espainian lau-bost milioi langabetu egotea eta ez gertatzea ezer;  zenbat aldiz esan dugu Espainian dagoen egoerarekin (etxebizitzen prezioak, zabor kontratuak, behin behinekotasuna lanpostuetan, krisia e.a.) dena geldi-geldi egotea… ba gertatu da: gazte asko eta asko matxinatu dira, akanpadak egin ditzute, proposamenak mahairatu dizkigute, Espainiako politika bipartidista aztoratu dute:  ondo, zorionak!. Gazteak, animo, sakondu zuen errebindikazioak, bultzatu, borrokatu eta ez etsi, zuek baino urte batzuk ditugunontzat zuen akuilua beharrezkoa da.

Bisitak: 1817
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu