BILDU(R) GARA BILDU(R)

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Aste on Noiz sortua: Igandea, 15 Maiatza 2011 Argitaratua: Igandea, 15 Maiatza 2011
View Comments

Pasa den astean Hit Parade izandako abestiari moldaketa egitea otu zait, Epaitegi konstituzionalaren epaia dela Madrileko “tertulistoen” erreakzioa ikusi eta gero.

“Tertulistook” zer jan ematen diete politikoei eta politikoek bereak egiten dituzte iritzi emale profesionalek esandakoak, baina kontrakoa ere gertatu ohi da, gero eta politiko gehiago ari baita horrelako lanetan, tertuliano lanetan hain zuzen ere.

Show Reality-ak eta programa arrosekin batera, telezaborra deituriko multzoan koka ditzakegu tertulia-eztabaida tele saioak; bai futbol eztabaida saioak, edo beste era batera esanda, Madril vs Bartzelona; bai politika eztabaida saioak.

Normala denez honelako programetan, parte hartzaileek iritzi ematean tesi jakin batzuk defendatzen dituzte, baina azken bolada honetan konturatu naiz, futbolariek ez bezala,
iritzi emale profesional hauek ez dutela “esklusibitate klausularik” euren kontratuetan eta egun osoa ematen dutela telebista katez-kate Tournean.

Baina , ni bezala, telebistako urrutiko agintea eskuan gai ez bazara saio bera 2 minutuz jarraian ikusteko, eta egunen batean denbora baduzu, ezetz lortu nik bezala, egun berean “tertulisto” bera 4 telebista saiotan ikustea. 4 saio ezberdinetan esateko asmoa izan dut, baina saioak berdinak dira, egungo albistegi gehienak berdinak diren bezala.
 
Gora ikuspuntu ugaritasuna!

Bisitak: 2238
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu